Mostrando entradas con la etiqueta gaztezutuaren oroimenak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta gaztezutuaren oroimenak. Mostrar todas las entradas

Oro duenari ageri zayo

Urruneko denbra kartan, Gares'eko alkate batek etzuen baizik atorra bat eta Korpus Kristi egunean bear baitzuen fan meza nausiala eta gero prozisioan. Bere emazteak xagutu zakon atorrara eta txukatxeko edatu zuen erri bazterren malda batzuretan, eta fan zelarik atorran bila, bere senarra alda zadian, ikusi zuen etzegola kan atorrara, ebatsi zokoyen. Itzuli zen etxera pentsatzeko dena bezala anitz enfadatrik eta kala ikusi zuelarik bere senarrak erran zakon zer agitzen zayon eta respondatu zakon: -Oraño erraten duka agitzen zaidan, ire atorrara naukikan erri baztarrean malda batzuretan txukatxen eta ebatsi dadyek.
-Oro erman duenari eni beño falta yago eginen zakonan. ¿Eztuna bay koitan zomait tela zuri puzka?
-Bay, batiat.
-Elkizkin, ikusiren dun zer fite konpontzen dugun guzia.
Eseri zien lepoan tela zuri puzka bat orratxikin batzurez ongi aseguratrik eta iduri zren atorra ermaten zuela eta bragetatik berze tela zuri pixka bat eta denbra kartan gizonak kaparekin ebiltzen baitzren, kapara santzi eta fan zen erriko etxeala eta eldu zelarik kapara idiki zuen eta ministroa kan baitzegon atean bereala ikusi zakon bragetako txerrenga zuria eta ustez atorrara zen erran zakon:
-Alkate jauna, atorrara ageri zaixu.
Eta respondatu zuen: -Oro duenari ageri zayo.

Ni ezin nintzan

Bear dut kontatu uda batez Amaberjiña abuztuko gaba, nore adixkidekin guzia larrutu ginuen koitan eta fan gintzan bakotxa guauren etxetra argirik zegolarik. Eta guk egun kartan bear ginuen eultzi egin baya lenik bear nituen bi karga bal alorretik erauntsi eultzialako, konke nik ogatzea txaskatu gabe xeitako arropara gendu eta asteguntakoa santzi eta manduari bastara eta bal zamukak eseri eta fan nintzan balen bila. Bi biajeak erauntsi eta eultzia edatu ginuen. Gero fan gintzan etxera askaltra kala usaiten baitzen. Baya nik eznuen askaria txeste ez painuen goserik. Gero fan gintzan larrañala eta baginuen gure manduan laguntako kanpoko berze abre bat, baya gure mandua zen anitz eultzilari gaxto eta etzauken iork ere laister eginaraz baizik nik. Konke ni goiz guzian abren ebilten eta eserten banintzan indarraxean gañan lokarten nintzan eta erorten, konke goiz guzian oñez. Botzik ikusi nintzan eldu zelarik egordi. Berziak bazkalten eta ni ezin nintzan eta bazkal bukatu zielarik ene aita zenak deitu nintzan eta lo pixka bat egin bainuen, burua arrotu zen eta artsaldea obekixago igare nuen.
Kontu konek eginen tu xiten den Amaberjina abuztuko egunian berrogei ta zazpi urte eta nik bizi guzia igare dut lanan pean eta korren guziagatik eztakit zer ixil eta zaloy igare dren kainbat urte guart eman gabe.

Gure dirua diabruandako

Ene gaztezutuan izan ginuen Otsagi'n banko bat diaitzen baitzen Agrikolara eta egun on batez mankerrot egin zuen eta bankoa zegon etxean bazien tienda ere. Eta berri gaxtoa xakin, biramun goizian, fan emen zen aski goiztar emazte bat dirun elkitra. Bankoan etxeko gizona tiendan zegon eta emazte kura sartu zen, eta egun onak gizonari eman, gizonak galdegin zakon zer nay zuen, ustez tiendala faten zen zerbait erostra.
Emaztiak respondatu zakon: -Ez nixu ez tiendala xiten, diru elkitra xiten nixu.
Gizonak erran zakon: -Bay, diru elkitra baya bankoa ertsirik dioxu.
Emazteak: -Aurra! bankoa ertsirik dagola eta eztaukezia idiki edo zer! Gizonak: -Bay, baya mankerrot egin dixu.
Emazteak: -Ay, mila demonioa! kori gaxtoago xu baya diruak emanen al dauzkitxe arauz.
Gizonak: -Bay ezta aisa izanen emanen tiela guziak xa ez.
Emazteak: -Bay, bay, gure dirukoak norendako, diabruandako.

Gaur ogiak txut

Nay dut kontatu nik emezortzi urte nituelarik abuztuko ilabeteko gau batez zer agitu zaidan. Orzilaria zen eta fan nintzan Ponpoxon barberiala biloan moxtra eta denbra kartan ez ginuen Otsagi'n berze barberiarik eta korrengatik agitzen zen ardura baitzegon jendez beterik eta gau kartan ere bay eta kara berant faten zena berant elkiten zen eta baratu gintzan azkenak laur mutil. Irur erriko gintzan eta laugarrena errizkanpoko zen eta berdin erran zatan nor gintzan: Zezilio Laspalas bat, Roman Esarte bida, eta denbra kaitan bazien Luisak etxekoek mutil bat artzaytako Alzorrik'eko erritik baitzen eta Karlos diaitzen baitzen, kura irur eta ni. Eta laurer biloak moxtuta, bakotxa guaren etxetra fan biarrian fan gintzan Otxoaniala sauntzian baitago eta denbra kartan ematen baiztien kafeak eta kopak eta norbaitek nay balimazuen xan ere bay ematen zien. Eta orduko Otxoan etxalabara Juana diaitzen zen eta neskato eder eta ona zen eta guk erran ginakon nay ginuela zerbait xan ya emanen zaukienez eta responditu zaukien: -Bay, bay, emanen dauziet baya ixtante bat berandren du prestatzen dutanekoz. Eta guk erran ginakon -Eztu inport, xuk prestatzen xuen artian, guk bear dugu erri guzitik rondatu. Eta Karlos Alzorrizekoak baitzakien anitz ongi gitarren sonatzen eta kantatzen ere bay. Gitarrara artu eta sauntzi gintzan karrikala eta arrankatu gintzan karrikara gaindi guauren rondarekin eta igare gintzan Oxaban atetik, Dukean atetik, Nabarro Jabaten atetik, Xabalkoala gero. Ilintxetan karrikatik elki gintzan karreterala eta gero karreterara gora eta eldu gintzalarik Bornasen etxe pariala ikusi ginuen Urrutia'ko barridean Aretzren etxe gañetik ke anitz elkitzen zela eta orduan gu lotsatu gintzan eta erran ginuen: -Ayey, ama! Tenore kontan kainbat ke, etxe kori sutan dago eta orduan Romanek ugaldia laisterkan igare zuen eta Aretzren atiala eldu eta bi kazka andi indar guziarekin eman ztuen pikaportian eta orduko etxekoandrea Paskuala diaitzen baitzen eta bellirik baitzegon beriala legoala elki zen eta orduak Romanek erran zakon eztaukizia etxea sutan ote ke anitz elkitzen xu. Eta emaztiak responditu zakon: -Ez, ez, eztaukixugu etxea sutan, gaur ogiak txut eta orai labia biztu xut eta ke kori labetik elkitzen xu.
Eta Romanek aitu zuelarik kura berriz ugaldia laisterkan igare zuen guregana eta laurok xuntatu eta fan gintzan guauren rondarekin Otsoaniala eta ordukoz Juanak prestatu zauzkien magra batzuk anitz zabal eta aski lodi pimenton batzurekin anitz goxo zauden eta bizpurna ardo txorta edan gintzan bakotxak eta denbra kartan gaba kain fite nola igareten baita fan gintzan bakotxa guauren etxetra argiten zegolarik.
A Jauna! emezortzi urtetako kontuak. Zer denbra onak izan zren kurak! enetako baya igare zren eta eztra itzuliren, baya oraño botzik ikusten niz eta Jangoikoari eskerrak ematen tut kemen bainago kontatzeko.

Emaro xago

Oray duela bizpur urte goiz baten emazte bat fan zen auntzan ermatra auntzaldia biltzen zen lekuala. Ta itzulten zelarik xuntatu zen karrikan berze emazte bere iduri batekin ta baratu zren xardokitzen. Eta artsaldian auntzaldia itzuli zelarik menditk, oraño kan zauden biak, ta ikusi zelarik auntzaldia, erran zuen batak berzeari: -Ayey Ama! Kau alkea auntzak xiten tun, banian kemendik etxera. Berze egun batez xardokiren nagun emaro xago.

Artzaya eta Koletona

Kontu kau nik eznuen izaundu baya gizon zarrer aitu dut ta sinisten dut kala izanen dela.
Otsagi'n bada etxe bat diaitzen dena Koletona eta denbaz bazien erriko ardi saldo andienetarik bat eta bein Erribera'la saunsten zrelarik ardiekin gau batez baratu zren mendian ta gabaz seguruago. Artzayak lokartu zren ta txakur mastina ere bai. Ta otsoak ezpaitzuen logalerik ta anitz abil baitzen ixil ixila eldu zen ardi saldo andian bazterriala, eta bay emen zer artzay ezpaitzuen baizik ardi bat ta otsoak kausitu zuen karen arrepatzra ta erman zuen ta fundikatu zuen.
Gero sauntsi zelarik Koleton etxeko nausia korlizala ertzaroalako, masterrak erran zakon zer agitu zayen ta nausiak beriala erran emen zuen artzayari: -Señala zak ene ardietarik bat obenen iduritzen zaikana iretako. Ezpalitz ire ardia saldoan egon, enetarik bat bear zikan otsoak erman.
Eta artzayak kala egin zuen.

Dositeo Otxoaren txakurkoa

Nik amairur urte nituelarik ginaunden guauren ardiekin Lerin'eko korliza batean eta gure mugan bazuen Izaba'ko Dositeo Otxoa jaunak bere korliza propioa ta negu oro ertzaro denbrara igareten zuen ardi ta axuriekin eta artzayekin. Korlean baitzuen kuarto eder bat bere ogatze onarekin.
Urte kartan bigarren abenduko emeretzigarren egunian erori zen elur puzka andi bat ta artsalde batez agertu zaikun gure korliala mastin txakurko bat galdrik ta guk beriala pentsatu ginuen Dositeona izanen zela eta gau kartan xatra eman ginakon eta biramunian ene Aita zenak egorri nintzan txakurkoa besapean Dositeon korliala ta ikusi nintzalarik Dositeok tzakurkoarekin zerua idiki zayon gizon kari. Beriala diaitu zuen bere maxterra Jazinto, gizon andia ta anitz azkar ta bizargorria zen eta bien artian nik eztakit zomat festa egin zakoyen txakurkoari eta Natibitate altzineko egunak baitzren nik eztakit Dositeo jaunak zomat turron eta girlatxe eman zaztan.
Urak biak, kain Nausia nola maxterra, anitz kontent baratu zren beren txakurkoarekin eta ni ere, mutiko kontu, anitz kontent fan nintzan guauren korleala sakolak turronez eta girlatxez beterik.
Dositeo korlizara Lerin'eko mendian zen.

Erribera'n. Bilgorra Zopak. Baltsako ura

Nay dut erran Erribera'n artzay ebiltzen gintzalarik zer bizi gaxtoa egiten ginuen gaizki xanik eta gaizki lo eginik kabañetan. Korle guzietan bazen kabañara artzayendako.
Neguan xaten gintzan bilgorra zopak argitu gabe ta yagorik xan gabe faten gintzan mendiala saldoarekin ta egunazko ermaten ginuen ogi puzka bat mutxilan.
Bedatzean eguna anitz luzatzen zelarik ta bero egiten zuelarik ogia txukatzen zen anitz eta Erribera'n ezpaitago iturri bat ere baizik baltsa batzuk lurrian eginik eta euri anitz egiten duelarik betetzen dra urez ta korlizetako alorren lanzaleak faten zrelarik egordikoan aberen edaratra mando kurak sartzen zren baltsan erdialartio ta ur guzia bularten zien eta anitz aldiz ikusten ginuen nola pixa egiten zien baltsa barnean ta gero guk artsandean, egarri egiten balimaginuen, bearko ginuen baltsan auspeska eseri eta ur bularri kartarik edan mando pixaz nasirik ezpaitzen berzerik.

Erribera'la fateko bideak

Ardiek Erribera'la fateko batie irur bide baya yayuenak igaretzen dra bidatarik: Bata igaretzen da Agoitze'rik eta berzea Irunberri'rik ta nik eseriren tut erriak dakitana bezala ezpaitakit uskaraz nola diaitzen dren bizpur baizik.
Ezkaroz'eko menditik; Eaurta'ko menditik; Alkoatze'ko menditik; Arizkun'eko menditik; Zariketa'ko menditik; Rala'ko menditik; Agoitz'eko errian erditik; Ekay erritik; Billabeta erritik; Urroz Billa erritik; Iruate erritik; Irundain erritik; Aranguren menditik; Zolina erritik; Tajonar menditik; Noain erritik; Beriain eritik; Subiza erritik. Gero igaretzen ginuen Perdon'eko sierrara: kan ezta erririk. Gero lemiziko erria Muruzabal erritik; Obanos erritik; Puente la Reina erritik, Mendigorria erritik.
Ardi anitzendako kan bukatzen zen bidea baitaude urran Larraga, Artajona ta Lerin, eta irur erri kaitan bazen korliza anitz ta ardi anitzek kan igaretzen zien neguak.
Bigarren ardi bidea igaretzen da:
Ezkaroz'eko erritik; Orontze'ko erritik; Esparza'ko erritik; Ibizta'ko erritik; Itzalle'ko menditk; Adoain'eko menditik; Zabalza'ko menditk; Napal'eko menditk; Murillo Berroya'ko menditk; Irunberri'ko erritik; Oibarre'ko erritik; Kaseda'ko errian ondotik. Eta Kaseda igarerik puzka batian altzina ta konen mendian badago Ermita bat eta kan dagon Sandua da ene tokayo San Zoilo ta ermitan pareteak onkituz igaretzen dra bidea ta ardiak.
Ta altzinago Kaseda'ko mendian ere badao kaserío bat diaitzen baita Lasaga ta gero ya bidea sartzen da Nafarro'ko Bardean eta kandik faten dra anitz Arague aldeala. Ardien bide guziak diaitzen dra kañadara ta erdaraz berdin diaitzen tugu (la cañada). Erriak daude eseririk drena bezala goitirik gainbera.

Gaztak nola egiten zren. Tresnak nola diaitzen zren eta gaztaegileak nongo zren

Gazten egiteko lemizikorik ardiak saizten zren kotxuala ta kotxua betez bezala usten zien kobrezko bexkoala eta denbra berean eznea igaretzen zien etziten fan zikinak bezkoala. Gero saitz bukatu ta ermaten zien bexkoa txabolala edo bordala ta esertzen zien bezkoa su ondoan eznea epel zaiden. Gero gatxiagiara txatar busti pixka batean berazten zien ta gero lurrezko kaxola batean ezne txorta batekin nastekaten zien urtu artio ta gero egozten zien bezkoala ta emaro emaro asten zen eznea loditzen kuajatu artio, eta kura diaitzen zen gaztanbara. Ordukoz bexkoari onkituz esertzen zien xelte bat ta xeltean gañan zurezko ontzi bat espreski eginik gazten egiteko ta diaitzen xorxea ta konen gañan gaztaxala. Ta gero bi eskuekin emaro emaro berexten zien gaztanbara gaxuretik ta sartzen zien gaztaxala ta kan finki ertsa bi eskuekin berex zadien ongi gaxura eta erortzen zen xorxetik bexkoala, ta ertsatuz bezala noinzian beinka berotzen zien gaztara su ondoan, ta berriz xorxeala itzul ta ertza, ta kala bukatzen zen gaztan lana.
Eznea etzen beinguaz kuajatzen ta bigarren aldiz kuajatzen zena diaitzen zen zenbrona, eta konek etzuen berze lanik baizik bi eskuez bexkotik elki eta zakutuan sar ta zakutua itze batetarik tilinton eseri eta kan txukatzen zen.
Bi gauzak on kurak ezneari gendu ta oraño baratzen zen bexkoan ezne errestroak ta kura diaitzen zen gaxura ta ematen zien txerrier.
Gazta egileak nik entzun dut lemizikorik asi zrelarik egiten xin drela Frantzia'rik erakustra baya gero bakotxak bereak egiten ztuen.

Artzayak zer klaseko zren. Zer xaten ginuen

Gizonak ta zomait neskato ere faten zen ene gaztezutuan, Zaraitzu'ko bortuetan, ezpaitzren ardiak saizten, artzayen lana aisa zen, ardiak segi ta kaso egin, etzitela nas berzen saldoakin.
Faten gintzan artsetarik saldoarekin korleala ta axuriak emaro ta ongi irauski ta gu gose eta egarri anitzekin sartzen gintzan kabañan ta lemizikorik xaten ginuen txula bana ta zako gaxoa arrapatzen ginuelarik zer deseyurekin ipurdia ertsatzen ginakon egun guzian buruan ardao txestatu bage! Gero berantago xaten gintzan bilgorra zopak ta kura zen abaria. Gero etziten gintzan etzontzian longeinarekin tapatrik baya bigarren abenduan ta izotzilian gaba kain luze nola baita gabaz otzak belliarazten gintzan ta bear ginuen xaiki su egitra berotzeko ta beti kausitzen ginuen txutrik eta uzkiz suari ta gero uzkialdea berotu ta itzultzen gintzan altzin aldean berotzra. Igande oro faten gintzan erriala len mezan entzuntzra eta denbra berian astoarekin aste guziko errekaituak ermaten korleala. Ogi, ardo eta bilgorra. Urdakia etxerik egorten zaukien.
Kala ene gaztezutuko artzay gaxoen bizia eta giñala beti gaizki ikusirik gintzan.

Artzayen bestimentara

Ni beño anitzekin zarragoko gizonek ermaten zien errekaltzak eta euriandako aker larru bat erraitan diaitzen baitzen espalderoa. Eta ardi edo axuri andi larru bat barrenetik puzka batian ebakirik azpien ta bularran tapatzeko, ta diaitzen zen delanteroa. Bi larru koyen nonbreak eztra uskaraz baya eztoket xakin ion ere nola zren uskaraz. Gero leneko gizonek ermaten zien lepoan ingurateko etxen eginik oyalezko txamarta bat ta manga bat puntatik kuerda batez lotu ta barnean ermaten zien ogia ta txulara egunazko. Zangoetan abarkak eta txatarrak.

Artzay txakurrak

Oraiko artzay txakurrak diaitzen dra "txumis". Eta, denbaz, otsoen kontra emateko bazren txakur andiak ta diaitzen zren mastinak ta guziek ermaten zien lepoan xoraldi bat itze anitzekin ta puntak kanpoko aldeala ta diaitzen zren karranklak ta zren lepoan libratzeko otsoen presatik.

Ardiak eta akerrak. Tzintzerriak

Ardiak zren zuri eta klasea txurra. Ezkilak dra elizan meza sonatzen dienak. Ardiek eta akerrek ermaten tienak diaitzen tugu tzintzerriak. Akerrek ermaten tienak dra anitz andi eta badra irur klase: Kuartizoa, trukara ta kañona, eta berze batzuk txikin xago ermaten tien auntzek diaitzen dra metaleak. Baya erdaraz berdin diaitzen dra.
Ardien moxtea moxguara diaitzen dugu. Axuriak sortzen dra ertzaro denbran.
Akerrak zer klaseko dren: Badra bi klase, tzintzarri andiak lepoan ermaten tienak daude osatrik ta badra berze batzuk osatu bage baitra akertzantzak, auntzen azkatzeko.

Artzayen bizia

Nay dut responditu xuk azken kartan galdegiten xuen gauzak.
Ori'ko puntatik gainbera miriginez Frantzia'ko aldiala lotsagarri da gaxtoz, baya urruniala miriginez ikusten da mendi zati andia eta guzia ordoki eta anitz eder iduri du.
España'ko aldetik urraneko mendia obexago da eta ikusten da Irati'ko oyan andia Aezkoa'ko mugatik karabineroen txabola lartion eta urruniala ikusten dra Nafarro'ko Bardeak eta Erribera'ko berze anitz leku.
Ori'ko txabolen egiteko mirigiten ginuen non zegon belarra anitz usu eta kan aitzurrarekin zotalak egiten gintzan eta kurak zren txabolandako tellak. Txabola barnean eta lurrian esertzen ginuen zur puzka bat trabes eta kura zen eserisik egoteko eta altzineko aldeala leku pixka bat sukaldetako eta gibleko aldiala etzontzia lo egiteko eta bizkar zuretik esertzen gintzan kako batzuk eta kakoetarik tilinton bakotxak guaure alforjara aste guziko errekaituekin.
Xaten ginuen goizian bilgorra zopak eta egunazko ermaten ginuen ogi ta txula. Eta artsian berriz bilgorra zopa eta txula.