Mostrando entradas con la etiqueta kartak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta kartak. Mostrar todas las entradas

21

Otsagi'n 1970'ko Epailaren 6,gn.
Estornes Joseba jaunari.
Donosti.
Nere adiskide maitia: Aspaldi kontan guziek egon gra ixilik.
Baya adiskide Zoilok, autsi du gure ixiltasuna.
Eman dada idazki kuek zuri egortzeko eta eran dada, zer agitzen da libruarekin ez dela agertzen.
Gaxoa Zoilo, egon da neguan gaizki. Arrepatu zuen gripea, eta ebil da gaixo.
Oray Jaungoikari eskerrak aski ongi eseri da.
Emen ez dago deus berri, guzia beti bezala, negua gaxto izan dugu eta oraño, badugu errian elur piska bat, eta mendietan anitz eta izotza ase artio.
Goraintzi anitz zure sendiendako eta badakizu non dago zure adiskidea
Luis Kanbra

20

Otsagi'n Abenduaren 17 garrenean, 1969.
Estornés Lasa José Jaunari.
Donosti'n.
Ene adiskide ona:
Azken aldi egon zintzanian kemen xuauren anayarekin eta berze lagunarekin, erran xinadan ya zomait kontu ez nokenez egin eta denbrarara igarez faten dena bezala beti elkitzen da zerbait eta prestatu tut bizpur kontuxko eta egortzen tut. Eztakit nola iruditren zaizkitxun ongi edo gaizki.
Erran bear dauxut ere Dominisandorio egunian baratu nintzala eri gripearekin eta orayko dotore koyek ezpaitakie berzerik rezetatzen baizik inyekzioneak, amar egunez amar txista eman zaztan ministranteak eta kayekin aski ongi eseri niz baya oraño eztut karrikara txaskatu beldur baitut berriz oztren nizala, nik guti aski baitut.
Otsagiarran eta frantzesan kontuak eginen du aisa berrogey ta amar urte eta orduan frantzesak diaitzen gintzan autxak eta kala eseri dut kontuan baya xuri obeki iduritzen bazaixu erratea frantzesa aisa izanen da aldatzeko.
Eztakit zer yago erran baizik anitz goraintzi gure bien partetik xure emazteandako eta kemen baratzen da beti bezala xure adiskide baita
Zoilo Moso

19

Otsagi, Garagarzaroan 16, gn 1969'ko.
Estornés Lasa, José Jaunari.
Donosti'n.
Ene adiskide maitia:
Mayatzan 29'garren egunian fan gintzan senar-emazteak Erriberala guauren alabarekin bizpur egun igaretra eta kan ginaudelarik eldu zen xure kartara Otsagi'ko karteroak egorririk, eta gero itzuli gintzalarik kona eraugi zaztan Kanbrak xure papelak makinaz eskribitrik erraten xuenetan noretako eta guardatzeko drela eta kala eginen dut.
Leitu tut papelak eta badago erdaran zomait gauza ezpaitaude kemen erraten tuguna bezala eta egortzen dauzkitxut ikus zkitxuen nola erraten tugun kemen.
Erriberan egotea ongi xin zaida buruan arrotzeko, baya berze aldetik asi zaida atzeten uskaraz eskribitzea.
Egortzen dauzkixut papelezko sey begarri, bakotxa bere señale partearekin, borz dra azken papeletan egorri nituenak eta seygarrena orduan atze zaidan esertzea baita (xoa).
Nik egin dutan lana enetako sobraxe gogor izan da nore adin andiagatik eta denbra berean ezpaitut osasuna bear dena bezala baya oray lana eginik kontent nago: Ni fanen niz mundutik Jaungoikoak nay duelarik baya xuk eskribitzen xuena munduan baratren da eta norbaitek leitren du eta ikusiren die denbrazko gauza onetarik bat.
Penara da gauza anitz galdu baitra eta berze anitz españoleatrik baitaude baya kala dra gauzak, arrepatu dugu uskarara aurki il zegolarik, baya erranen dugu españolean refrana dena bezala obeda berant ezik sekula.
Eztakit ya zer erran baizik goraintzi gure bien partetik xure emazteandako eta kemen baratzen da xure adiskidea baita.
Zoilo Moso.

18

Donosti'n, 1969'ko mayatzaren 26,gn.
Kanbra Luis Jaunari.
Otsagi'n.
Ene adiskide maitia:
Artu dut Zoiloren kartara ta lan asko uskaraz eta anitz ongi iduri daztan; ayetan artzayen bizia argi ta garbi ikusten baita.
Konekin egortzen dauzkizut kopiak zuk gordetzeko eta berzeak Zoilo'arendako. Nik baidut berze bat kemen.
Oray dra egun bizpur egorri nituela papelak eta beren artean zren: Iztegi edo eletegi bat ele anitzekin. Kau maro-maro egiteko da. Eztu presarik. Baya uste dutanez bazren berzeak: Eztakit nola zren; kopiak galdu egin tut. Mirigin zazu balimadra Otsagi'n.
Esker mila orazionengatik. Ederrak dra ene ustean.
Oray Muskilda'ko Ama Berjinaren kantua uskaraz egiten ari niz. Sonu berberakin kantatzeko. Geroz neskatoek ikasiren die Muskilda'n kantatzeko. Bukatzean egorriren dauzkizut ongi edo gaizki balimada xakiteko.
Zoilo'k erran dada anitz akaitrik dagola eta nay zinokela pixka bat pausatu. Erran dakot ongi dagola eta liburuan gauzak anitz ongi baratu drela. Orain lan kau geroz guziek xakinen die nola dan Zaraitzu'ko uskarara. Nik ere konekin Erronkari'koa atze dut. Anitz gustatzen zaida Zaraitzu'koa.
Erraten dada eztagola almadierorik Otsagi'n. Lastima andia; eztugu xakinen nola zen ayen bizia. Eta berze errietan?
Nik ongi dakit kainbat lan egin du Zoilo adiskideak! Mesede bat egin nay noke ari baya eztakit zer. Erranen dadazu?: Dirurik, gauza bat...
Goraintzi anitz zure etxekoer eta badakizu non dagon zure adiskidea baita
Estornés Lasa, José

17

Donosti'n, mayatzaren, 25,gn 1969'ko.
Moso Bezunartea, Zoilo jaunari.
Otsagi'n.
Ene adiskide maitia: Anitz kontent egun bizpur igare tut xure kartara ta kontuak eta oray makinaz egin tut eta egortzen dauzkizut.
Erraten dadazu anitx akaitu zrela buru lan konegatik eta uste dut. Nik ere lan kau gabaz egiten dut eta egun bizpur gabeko bi oren artio egoten niz lanean.
Badakixun bezala orayko gauzak eztra liburuandako. Zaraitzuko gaiza yago xakiteko beizik. Korrela eztie presarik. Maro, maro eginen tugu. Xure kontuekin aisa ikusten da nola zen artzayen bizia. Nik anitx ongi leitzen tut xure kartak; xure pulsoa sobra ongi baida. Guzia denez, osagarria mirigin bear dugu eta kontuz ebili.
Nay baxu kartak solo eskribitren tugu gure artian eta nay xunian.
Zer languntza ederra egin xu Zaraitzu'ko uskarari! Anitx eder da. Erronkari'ko uskarara gogorra da anitx aldiz eta Zaraitzu'koa legunago ta goxoago.
Oray artio etzen Zaraitzu'ko uskaraz batre ezik Prinzipe Luziano Bonaparte'aren gauzak: Doktrina ta gauza txiki bizpur. Oray baitugu xure kontuak. Nik kopia eginen dut eta egorriren dauxut xuk leitzeko tenpra igaretzeko.
Bitartian artu zkixu gore goraintziak eta berdin xure emazteandako eta beti bezala baratzen da xure adiskidea baita.
Estornés Lasa, José

16

Otsagi 1969'ko mayatzaren 9'gn.
Lasa E. José Jaunari.
Ene adiskide Maitia:
Eldu zen xure azken kartara ta berean ikusten dut nay xuela kartak eskribi zkitan uskaraz ta orayko aldeon kala egiten dut kartara eta berze anitz gauza faten dra uskaraz, uste dut eroriren xela kargoala nola den kemengo uskaraz xardokitzeko manerara.
Nik uste dut erran tutala dazkitan gauza guziak baya erran bear dut ere akaitu nizala ta nay nokela pausatu ene bearra andi baita. Buru lan koyek eztra batre onik jende zar eta eri gaudenendako.
Azken ele eldu zrenetarik oraño badut montio andi bat ezpanaiteke orit nola dren uskaraz ta al izan tutana elki eskribitrik dauzkit nore papeletan ta gero Kanbra'n lagunarekin igareren tugu xure papeletra ta egorriren tugu.
Nola erraten baitxu eztrela libruan sartzeko, emanen dugu denbra zerbait ya arte kontan, ele falta dren koyetarik xiten drenez zomait pentsamenduala, baya korren guziagatik itzuliren dra zomait xin zrena bezala ezpaitakit beren uskarako nombrea ta izen dienez ere.
Galdegiten xu nola ardi batekin asi ta saldo egiten den. Kemen usatze da, ardietra afizione duen mutikoari, ematen dako aitaborzeak [...] axuri artxo bat beretako ta karekin asten da, ta xuntatuz geroz zortzi edo amar fite egiten da purruxta bat, ta purruxta bat xuntatuz geroz fite egiten da saldoa.
Galdegiten xu ere ya badenez kemen almadiero uskaldun zomait baya kemen eztago almadiero bat ere ta nik eztakit deusere nola zen almadieroen bizia.
Uste dut ene eskritoen leitzeko gaizki ebliren xela, ene pulsoa ezpaita sobra ongi ebiltzen zarrerian obenaz.
Urtekin batian faten da guzia ta ezta baratzen baizik jenio gaxtoa: Kori geroago ta yago baya kori eztaukigu guauren eskutik, gauzak xiten dra bear den gisa.
Eztakit zer yago erran baizik goraintzi gure bien partetik xure emazteandako ta kemen baratzen da xure adiskide ezpaita zietaz atzeten ta baita.
Xure kartak arten tugu kemen egoerdikoan ta bigarrena eldu zen egun berean, goizian eskribitrik eta firmatrik naukien kau ta nola berriak berak baitra egortzen dut karta beran.
Galdegiten xu zer klaseko zren artzayak: Maxterra [...], artzayak [...] eta artxamutila [...] abar eztakit zer den: kemen diaitzen tugu abar [...].
Galdegiten xu ere zomat irabazten zien: ene Aita zenak eta bere adineko mutilek irabazten emen zien ogey ta amasey duro urtean, ta axuri artxo bat ta txatar pare bat eta abarka pare bat.
Zer soldata andia irur duro ilabetian! Ni ez niz egon artzay berzendako baya egon niz lan egiten mutil eginik nengolarik eta irabazten nuen amalaur sueldo, baitra irur pezta ta erdi egunian eta kostua.
Ezta orduan eta oray berdin irabazten ta oraño orayko jendeak eztaude kontent nik eztakit zer nay dien.
Berze zomait gauza balimada eztakixula nola den erdaraz galdegin daztaxu eta erranen dauxut bereala.
Zoilo.

15

Donosti'n 1969'ko mayatzaren 7'gn.
Moso Bezunartea Zoilo jaunari.
Otsagi'n.
Ene adiskide maitea:
Konekin egortzen tut xure kontuak makiñaz eskribitrik eta erran bear dut ongi eta eder drela. Nik ongi izaguntu tut Dositeo Otsoa eta Jazinto bizargorri zena.
Kontu korietan eseri dut raya bat eztakidan eleen pean.
Fan den igandian teatroan egon nintzan ene emaztearekin Uskalerri'ko dantzak ikusten. Bazen guzietariko Bizkay'tik asi Uztarrotze'artio. Otsagi'ko dantzak anitz ongi egin ztien baita Uztarrotze'ko txuntxuna.
Dantzari taldeko burua da Iruña'ko gazte bat izenez Urbelz. Anitz aldiz egon da Otsagi'n kango dantzariekin ikasten. Bein Otsagi'tik Izaba'la faten nintzalarik bilatu nuen Itzaltzu'ko ugalde aldean, kanpañako tienda batean. Gañala euri egiten zuen eta Izaba'la erman nuen. Bere taldeak "Argia" izena du.
Egun koetan kemengo denbrara gaizki dago. Goizean ona, artzaldean gaixto, eztakigu noiz xinen da Bedatzia.
Anitz kontent nago, xure uskara ikasi baidut. Gezurra irudi, Erronkari eta Zaraitzu kain xunto izanik eta kainbat diferentziak dren bien artean. Emaro emaro sartu niz Zaraitzu'ko uskararen barnean eta gustatzen zaida. Badakit barra eginen xula ene zaraitzuar uskara leiturik.
Zer klaseko zren artzayak galdegiten nuelarik xakin nay nuen: masterrak, artzayak, repatanes eta abar! Baita ere zenbat irabazten zien eguneko, ilabeteko... eta nola egiten zen saldo bat egiteko ardi batekin asitzen...
Goraintzi anitz xure emazteari gure partetik eta badakizu nun baratzen da xure adiskidea baita
Estornes Jose

14

Donostin, 1969'ko aprilaren 29,gn.
Moso Zoilo jaunari.
Otsagi'n.
Ene adiskide maitea:
Xure azken kartara eta artzayen bizimoduen ixtoriak artu tut. Anitz ongi daude guziak. Badakixun bezala, Dositeo jauna oraynik bizi da Iruña'n. Jazinto, bere masterra, il zen. Nik anitz ongi izaguntu nituen biak. Denbra koriek igare dra betiko. Oray ez dra erriko artzayrik. Guziak dra kanpoko.
Egorri nuen ele-pillo (ele-tegi) korrek eztu presarik egiteko. Ezta libruan sartzeko. Egin xaxu nay zunean.
Badakit eztala kain aixa. Nayago dut ixtoriak artzea.
Entzun dudanez artzay berria asi zela ardi bat edo batzukin eta denbraz bere saldo egiten xuela. Kontaz yago xakin nay noke.
Izaguntzen xu almadiero uskaldun bat Otsagi'n? Xakin nay noke nola zen almadieroen bizia baya uskaraz errana. Bere izena banu...
Mertzedez, egin xaxu uskaraz xure kartara. Inportzantzi andiko da Zaraitsu'ko uskara ikasteko.
Eztakit zer yago erran. Goraintziak kango adiskideer era bereziki zure emazteari gure partetik.
Xure adiskidea
Estornes José

12

Otsagin 1969-ko Aprilaren 16,gn.
Estornés Joseba jaunari. Donostin.
Ene adiskide ona: Zure 3 garreneko kartara eta gero ikasgayak eldu zren. Eta orain egortzen zaiztuzu oarrak eginik.
Zoilok eztaki nola egiten da gaztara eta nay dut bilatu norbait baya oraño ez da agertu ior. Nik uste dut erdenen dutala.
Espalderoa eta delanteroa ez daki iork nola da euskaraz. Espalda erraten die erraya, baya santzi kuek ez daki iork ere.
Eta kapela erez.
Egun ez dut berze berriak errateko.
Beti zure adiskide baratzen da
Kanbra'tar Koldobika

10

Otsagi 1969'ko matsoaren 23.gn.
Estornés Lasa José Jaunari.
Ene adiskide ona:
Xure azken kartara eldu zen eta eztakit nola igare dren amalaur egun guart eman bage eta xuri eskribitu bage baya korrengatik etzaxula pentsa xurez atze nizala eta bear balimadugu segitu adiskide izanez, uste dut bear dugula noizian beinka zomait karta eskribitu batak berziari.
Atzoko Nafarro'ko Diarioan, leitu nuen nola orzilarian Iruña'n País'eko Adixkidiek festa bat egin ziniela xu xintxala Presidentea eta anitz ongi iduritzen zaida xu izan txela manazalea gauza koyendako bilatzen tie balio dien gizonak.
Xakin dut ere egon xintzala Paris'en.
Ni gazte nintzalarik faten nintzan uda oro artzay Ori'ra eta ardura ele egiten nuen Frantzia'ko artzayekin eta enetako aizago zen ayen uskara ezik Gipuzkoakoa.
Eztakit zer yago erran baizik goraintzi gure bien partetik xure emazteandako eta kemen baratzen da xure adiskidea baita.
Zoilo Moso

8

Otsagi 1969'ko martsoan 2,gn.
Estornés Lasa José Jaunari.
Ene adiskide ona:
Rezibitu nuen xure kartara eta berian ikusten dut eldu zrela xure eskuetra ene papelak ele batzurekin eta bizpur refrane eta kontu edo istorieta bat. Fite egorriren tut berze bi kontu baya etxitela lotsa ustez oragunekoa bezain luze izanen drela: ezta kala, biak dra anitzekin llaburrago.
Uste dut lemezikoa kain luze izatiari libroan leku anitz arrepatren duela eta eztakit kori xuri ongi zinen zaixunez.
Nik gauzak egiten tut borondate onarekin eta ez nuke nay faltatu eta ez sobratu, ene deseyua ezta kori baizik gauzen egitea al guzia ongi nay baitut libroa elki daiden bear dena bezala.
Oray berze pixka bat erdaraz eskribitren dut uste baitut obeki erranen tutan gauzak. [...].
Zoilo Moso

7

Donostian, 1969'ko otsailaren 24,gn.
Moso Bezunartea, Zoilo Jaunari.
Otsagin.
Ene adiskide ona:
Zure kartara eta bizpur papera artu tut egun. Eskarrik anitz. Barberiako kontua anitz ongi dago, anitz ongi eskribitrik eta refranak ere bay. Ortografía berria anitz ongi erabilten zuk. Gure lana antzina faten da.
Kortes Izal jaunak nay du uda kontan libroa egin. Baita ere abari bat Otsagi'n egin Otsagi'ko uskaldunen artean.
Badut duda bat: Nola erraten da, euskara ala uskara?
Bear egorriren dut lan berria zuk ikusteko.
Bitartean, goraintzi anitz zure emazteari.
Zure adiskidea baita
Estornés Lasa, José

6

Otsagi 21-2-69.
Estornes Joseba jaunari.
Donosti.
Ene adiskide ona: Atzo eldu zen zure idaztia eta ikusirik zer erraiten den, berze papeletan egortzen dut oarrak eginik ene gisala.
Egortzen tut ere Modismoak, Zoilok eginik,
Gore Zoilok ikasi du uskaraz eskribitzen ongi.
Badugu lagun bat onik, lan konendako. Ikusiren xu, ba jinesten dut, ta baa jinesten dut.
Zoilok erraten du zomait aldiz erraten dela "a" bat luze.
Agur bat, zure adiskidea
Luis Cambra

5

[...]. Lemizikorik erran bear dauxutana da nola kartek ezpaitie deuse ikustekorik libroarekin nik erranen dauzkitxut gauzak "xuxka" ezpaitut kausitzen erratea "zuzka" ezpainintzan usatu.
Oray erran bear dauxut badutala alke pixka bat xuri eskribitzako, ikusten xu badutala ortografia falta anitz baya erran bear dauxut amabi urteak bete gabe erman nintzaela Lerin'eko erriala artzamutiltako ene Aita zena guauren ardiekin kan baitzegon eta geroztik eztutala eskolarik ikusi baizik kanpoko aldetik.
Ene gaztezutuan ardiek, beyek eta lanek ermaten zien eskola beño atenzione yago eta korrengatik da oray nik eta ene adineko jende anitzek ezpaitakigu deusere.
Eztakit zer yago erran baizik goraintzi gure bien partetik xure emazteari eta kemen baratzen da xure adixkidea baita.
Zoilo Moso

3

Otsagi 1969'ko otsailaren 10,gn.
Estornés Lasa José Jaunari.
Ene adiskide ona:
Fan den larunbatian recibitu nuen zure kartara eta geroztik daukit ene barnean pena andi bat uste baitut ene falta batengatik gure uskararen gauzak makurtu drela.
Lemezikorik bear dauzut konsatu bekatu bat ene idurian aski andi baita: oraingunian ene sukaldean papel kurak eman nituelarik atze zaidan erratea zomait ele edo ele anitz etzaudela eskribitrik erraten tugula bezala, nik ezpainekien bear zena bezala eskribitzen ezpaitut egundaño eskribitu eta ez leitu ere uskaraz eta nik uste dut kor erori nizala.
Nola erraten baizu 40 ele eztaudela dikzionaruetan izan daizke gaizki eserirk daudela eta gauzara kala agitu bada eskatzen dauzut Jaungoikoaz perdona daztazula kalako falta andiaz: zer alke nadia enetako fan malimadra Akademiala 40 ele gaizki eseririk eta euretako lan bear beño yago guziak ene obenagatik. Eni xin zaida pensamenduala 40 eleak Akademiala egorririk ere, zuk ere iduki dauzkizula eta kala balimada nik nay nuke kona egor dazaizkuzun eta kemen nik eleak erranen tut drena bezala, kori baitakit ongi eta nik erranez berzala Kanbrak eskribitren tu eta ixtante batez konpon dauzkegu eta gero egorriren dauzkizugu zuri eta ya orduan dikzionaruetan agertzen drenez eta ezpalimadaude orduan erran daukegu ele berriak drela.
1. Oray bizpur ele erderaz uste baitut obeki erranen dutala. [...].
2. Nik eztakit ya zer yago erran eta obenena izanen da buka zatan karta kau len beño len berzala agitren zaida zomatenaz eta yago eskribi zatan falten montoa andiago izanen dela.
Eman goraintzi anitz zure emazteari gure bien partetik eta kemen baduzie adiskidea baita.
Zoilo Moso

2

1969'ko Otsaillaren 10 egunean.
Estornes Joseba Jaunari. Donosti.
Ene adiskidea: Atzo igande artsaldean egon nintzan Zoilo-rekin, biok ikusten, zuen eskritoak.
Baya Zoilok du preokupazion bat. [...].
Goraintziak Zoilotik eta eneak ere eta urran artio.
Luis Cambra
Ni xiten den igandian ez niz izango Otsagin, badut eztey bat sendian.

1

[...]. Gogoz egiten dugu lan kau, biotzetik elkitzen da. [...].
Luis Cambra