Mostrando entradas con la etiqueta oituki eta gertakariak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta oituki eta gertakariak. Mostrar todas las entradas

Azienda señaleak

Ardier, beyer ta beorrer egiten zaye bigarrietan señalea ñablarekin ta azienda dien guziek badie bakotxak ber señalea ta ezta bein ere agitu bi etxeak egin zaela señalea berdin. Ta erraten da; kalako etxekoen señalea da: llallategi giblean ta ozke altzinian eskuyeko bigarrian: ta punta motx ta arralla eskerrekoan edo berdin berze aldeala.


Koplak

Ni faten niz alorriala
txula pixka bateki,
eta ene emazteak etxe barnean
zer xaten duen eztakit.

Errege'en eguna

Izotzilan seygarren eguna Errege'en eguna da.

Dominisandorio eguna

Dominisandorio eguna xey andia da. Len Aste Sandu guzia bixilia zen. Astelen oro ermaten die Arimen Meza. Komekadorara eman die. Ileskilak sonatzen daude.

Anduña ugaldea

Otsagi'ko erriaren erditik igaretzen da Anduña'ko ugaldea eta erriaren gibletik Zatoya'ko ugaldea eta biak xuntatzen dra San Martin'eko zubi pean eta bien artian formatzen die diaitzen den Zaraitzu'ko ugaldea.

Juan Nabarron Zubia

Otsagia oraño konserbatzen die denbrazko gauza onetarik bat baita arrizko zubia eta diaitzen baita Juan Navarron zubia.

Botikarioaren iturria

Otsagi'n badago iturri bat diaitzen baita botikarioaren iturria.

Elioba bat

Zoilo Mosok badu elioba bat. Diaitzen dena Franzisko Jose eta len abenduan emertzigarren egunian, 1965, bete zuen urte bat, eta erraten du Zoilok: Jaungoikoak osasuna ematen balimadako nay dukela irakusi uskaraz xardokitzen.

Muskilda'ko dantzariak

Otsagi'n batie zortzi danzari eta Boboa Amaberjina Muskilda'koaren eta erri guziaren onratzeko Amaberjina Urriko festetan, eta danzari koyen arropean guardatzeko eta denbra berian Muskilda'ko kontuen ermateko, Ayuntamentuak urteoro bilatzen du Mayordomo bat eta kanbiatzen da Santa Luzia egunian eta xazkoa zen Luis Kanbra eta aurtengoa da Pedro Juan Zoko.

Bizpur zagi eskuta

Ya emanen daztatxunez bizpur zagi eskuta txerri biztakoandako.

Ausokatzen zegon

Barda ogatzeala fan gintzalarik ausokatzen zegon.

Zaraitzu'ko uskarara

Nik uste dut Zaraitzu'ko uskarara izanen dela guzietarik pollitena.

Eultzi egin

Biar nay ginuen eultzi egin ta laisterkaitu dut erri guzia ta eztut al izan abrerik bilatu: kala eblitzekoz eztu merezi gari eritea.

Itzaur ebastra

Igande oro ta besperetarik landa faten zren mutikoak itzaur ebastra.

Artzayaldian

Biar, bear dut fan Ori'ra artzayaldian egitra ta bear tut igare amabi egun baititugu berreun ta berrogey ardi.

Erribera'n

Aldi batez Erribera'n artxamutil batek, ustekabekorik, ardi bati gidall bat autsi zakon ta maxterra arekin baitzegon gaizki erran zakon ta artxamutil gaxoa nearrak egin ztuen.

Biar moxgua

-Ale, guazen guzioak lo egitra bear moxgua baitugu ta biar baitugu goiztartu.

Ez niz oritu kontatzra

Egun, ardiak elki tutalarik korletik, ez niz oritu kontatzra.

Muskilda'ko ekialdean

Oray duela bizpur urte zegolarik neskato bat Muskilda'ko ekialdean beyen alatzen ta mendia kain aldapa nola baita eta lurra beratx baitzegon tzirristatu zen bey bat ta erori ta sauntsi zen buruzkaindika botxea igare artio ta kan finikitu zen.

Txerri osazalea

Txerri osazalea ebiltzen da karriketarik txulubitan sonatzen.