Erribera'n. Bilgorra Zopak. Baltsako ura

Nay dut erran Erribera'n artzay ebiltzen gintzalarik zer bizi gaxtoa egiten ginuen gaizki xanik eta gaizki lo eginik kabañetan. Korle guzietan bazen kabañara artzayendako.
Neguan xaten gintzan bilgorra zopak argitu gabe ta yagorik xan gabe faten gintzan mendiala saldoarekin ta egunazko ermaten ginuen ogi puzka bat mutxilan.
Bedatzean eguna anitz luzatzen zelarik ta bero egiten zuelarik ogia txukatzen zen anitz eta Erribera'n ezpaitago iturri bat ere baizik baltsa batzuk lurrian eginik eta euri anitz egiten duelarik betetzen dra urez ta korlizetako alorren lanzaleak faten zrelarik egordikoan aberen edaratra mando kurak sartzen zren baltsan erdialartio ta ur guzia bularten zien eta anitz aldiz ikusten ginuen nola pixa egiten zien baltsa barnean ta gero guk artsandean, egarri egiten balimaginuen, bearko ginuen baltsan auspeska eseri eta ur bularri kartarik edan mando pixaz nasirik ezpaitzen berzerik.