21

Otsagi'n 1970'ko Epailaren 6,gn.
Estornes Joseba jaunari.
Donosti.
Nere adiskide maitia: Aspaldi kontan guziek egon gra ixilik.
Baya adiskide Zoilok, autsi du gure ixiltasuna.
Eman dada idazki kuek zuri egortzeko eta eran dada, zer agitzen da libruarekin ez dela agertzen.
Gaxoa Zoilo, egon da neguan gaizki. Arrepatu zuen gripea, eta ebil da gaixo.
Oray Jaungoikari eskerrak aski ongi eseri da.
Emen ez dago deus berri, guzia beti bezala, negua gaxto izan dugu eta oraño, badugu errian elur piska bat, eta mendietan anitz eta izotza ase artio.
Goraintzi anitz zure sendiendako eta badakizu non dago zure adiskidea
Luis Kanbra

20

Otsagi'n Abenduaren 17 garrenean, 1969.
Estornés Lasa José Jaunari.
Donosti'n.
Ene adiskide ona:
Azken aldi egon zintzanian kemen xuauren anayarekin eta berze lagunarekin, erran xinadan ya zomait kontu ez nokenez egin eta denbrarara igarez faten dena bezala beti elkitzen da zerbait eta prestatu tut bizpur kontuxko eta egortzen tut. Eztakit nola iruditren zaizkitxun ongi edo gaizki.
Erran bear dauxut ere Dominisandorio egunian baratu nintzala eri gripearekin eta orayko dotore koyek ezpaitakie berzerik rezetatzen baizik inyekzioneak, amar egunez amar txista eman zaztan ministranteak eta kayekin aski ongi eseri niz baya oraño eztut karrikara txaskatu beldur baitut berriz oztren nizala, nik guti aski baitut.
Otsagiarran eta frantzesan kontuak eginen du aisa berrogey ta amar urte eta orduan frantzesak diaitzen gintzan autxak eta kala eseri dut kontuan baya xuri obeki iduritzen bazaixu erratea frantzesa aisa izanen da aldatzeko.
Eztakit zer yago erran baizik anitz goraintzi gure bien partetik xure emazteandako eta kemen baratzen da beti bezala xure adiskide baita
Zoilo Moso

19

Otsagi, Garagarzaroan 16, gn 1969'ko.
Estornés Lasa, José Jaunari.
Donosti'n.
Ene adiskide maitia:
Mayatzan 29'garren egunian fan gintzan senar-emazteak Erriberala guauren alabarekin bizpur egun igaretra eta kan ginaudelarik eldu zen xure kartara Otsagi'ko karteroak egorririk, eta gero itzuli gintzalarik kona eraugi zaztan Kanbrak xure papelak makinaz eskribitrik erraten xuenetan noretako eta guardatzeko drela eta kala eginen dut.
Leitu tut papelak eta badago erdaran zomait gauza ezpaitaude kemen erraten tuguna bezala eta egortzen dauzkitxut ikus zkitxuen nola erraten tugun kemen.
Erriberan egotea ongi xin zaida buruan arrotzeko, baya berze aldetik asi zaida atzeten uskaraz eskribitzea.
Egortzen dauzkixut papelezko sey begarri, bakotxa bere señale partearekin, borz dra azken papeletan egorri nituenak eta seygarrena orduan atze zaidan esertzea baita (xoa).
Nik egin dutan lana enetako sobraxe gogor izan da nore adin andiagatik eta denbra berean ezpaitut osasuna bear dena bezala baya oray lana eginik kontent nago: Ni fanen niz mundutik Jaungoikoak nay duelarik baya xuk eskribitzen xuena munduan baratren da eta norbaitek leitren du eta ikusiren die denbrazko gauza onetarik bat.
Penara da gauza anitz galdu baitra eta berze anitz españoleatrik baitaude baya kala dra gauzak, arrepatu dugu uskarara aurki il zegolarik, baya erranen dugu españolean refrana dena bezala obeda berant ezik sekula.
Eztakit ya zer erran baizik goraintzi gure bien partetik xure emazteandako eta kemen baratzen da xure adiskidea baita.
Zoilo Moso.

18

Donosti'n, 1969'ko mayatzaren 26,gn.
Kanbra Luis Jaunari.
Otsagi'n.
Ene adiskide maitia:
Artu dut Zoiloren kartara ta lan asko uskaraz eta anitz ongi iduri daztan; ayetan artzayen bizia argi ta garbi ikusten baita.
Konekin egortzen dauzkizut kopiak zuk gordetzeko eta berzeak Zoilo'arendako. Nik baidut berze bat kemen.
Oray dra egun bizpur egorri nituela papelak eta beren artean zren: Iztegi edo eletegi bat ele anitzekin. Kau maro-maro egiteko da. Eztu presarik. Baya uste dutanez bazren berzeak: Eztakit nola zren; kopiak galdu egin tut. Mirigin zazu balimadra Otsagi'n.
Esker mila orazionengatik. Ederrak dra ene ustean.
Oray Muskilda'ko Ama Berjinaren kantua uskaraz egiten ari niz. Sonu berberakin kantatzeko. Geroz neskatoek ikasiren die Muskilda'n kantatzeko. Bukatzean egorriren dauzkizut ongi edo gaizki balimada xakiteko.
Zoilo'k erran dada anitz akaitrik dagola eta nay zinokela pixka bat pausatu. Erran dakot ongi dagola eta liburuan gauzak anitz ongi baratu drela. Orain lan kau geroz guziek xakinen die nola dan Zaraitzu'ko uskarara. Nik ere konekin Erronkari'koa atze dut. Anitz gustatzen zaida Zaraitzu'koa.
Erraten dada eztagola almadierorik Otsagi'n. Lastima andia; eztugu xakinen nola zen ayen bizia. Eta berze errietan?
Nik ongi dakit kainbat lan egin du Zoilo adiskideak! Mesede bat egin nay noke ari baya eztakit zer. Erranen dadazu?: Dirurik, gauza bat...
Goraintzi anitz zure etxekoer eta badakizu non dagon zure adiskidea baita
Estornés Lasa, José

17

Donosti'n, mayatzaren, 25,gn 1969'ko.
Moso Bezunartea, Zoilo jaunari.
Otsagi'n.
Ene adiskide maitia: Anitz kontent egun bizpur igare tut xure kartara ta kontuak eta oray makinaz egin tut eta egortzen dauzkizut.
Erraten dadazu anitx akaitu zrela buru lan konegatik eta uste dut. Nik ere lan kau gabaz egiten dut eta egun bizpur gabeko bi oren artio egoten niz lanean.
Badakixun bezala orayko gauzak eztra liburuandako. Zaraitzuko gaiza yago xakiteko beizik. Korrela eztie presarik. Maro, maro eginen tugu. Xure kontuekin aisa ikusten da nola zen artzayen bizia. Nik anitx ongi leitzen tut xure kartak; xure pulsoa sobra ongi baida. Guzia denez, osagarria mirigin bear dugu eta kontuz ebili.
Nay baxu kartak solo eskribitren tugu gure artian eta nay xunian.
Zer languntza ederra egin xu Zaraitzu'ko uskarari! Anitx eder da. Erronkari'ko uskarara gogorra da anitx aldiz eta Zaraitzu'koa legunago ta goxoago.
Oray artio etzen Zaraitzu'ko uskaraz batre ezik Prinzipe Luziano Bonaparte'aren gauzak: Doktrina ta gauza txiki bizpur. Oray baitugu xure kontuak. Nik kopia eginen dut eta egorriren dauxut xuk leitzeko tenpra igaretzeko.
Bitartian artu zkixu gore goraintziak eta berdin xure emazteandako eta beti bezala baratzen da xure adiskidea baita.
Estornés Lasa, José

16

Otsagi 1969'ko mayatzaren 9'gn.
Lasa E. José Jaunari.
Ene adiskide Maitia:
Eldu zen xure azken kartara ta berean ikusten dut nay xuela kartak eskribi zkitan uskaraz ta orayko aldeon kala egiten dut kartara eta berze anitz gauza faten dra uskaraz, uste dut eroriren xela kargoala nola den kemengo uskaraz xardokitzeko manerara.
Nik uste dut erran tutala dazkitan gauza guziak baya erran bear dut ere akaitu nizala ta nay nokela pausatu ene bearra andi baita. Buru lan koyek eztra batre onik jende zar eta eri gaudenendako.
Azken ele eldu zrenetarik oraño badut montio andi bat ezpanaiteke orit nola dren uskaraz ta al izan tutana elki eskribitrik dauzkit nore papeletan ta gero Kanbra'n lagunarekin igareren tugu xure papeletra ta egorriren tugu.
Nola erraten baitxu eztrela libruan sartzeko, emanen dugu denbra zerbait ya arte kontan, ele falta dren koyetarik xiten drenez zomait pentsamenduala, baya korren guziagatik itzuliren dra zomait xin zrena bezala ezpaitakit beren uskarako nombrea ta izen dienez ere.
Galdegiten xu nola ardi batekin asi ta saldo egiten den. Kemen usatze da, ardietra afizione duen mutikoari, ematen dako aitaborzeak [...] axuri artxo bat beretako ta karekin asten da, ta xuntatuz geroz zortzi edo amar fite egiten da purruxta bat, ta purruxta bat xuntatuz geroz fite egiten da saldoa.
Galdegiten xu ere ya badenez kemen almadiero uskaldun zomait baya kemen eztago almadiero bat ere ta nik eztakit deusere nola zen almadieroen bizia.
Uste dut ene eskritoen leitzeko gaizki ebliren xela, ene pulsoa ezpaita sobra ongi ebiltzen zarrerian obenaz.
Urtekin batian faten da guzia ta ezta baratzen baizik jenio gaxtoa: Kori geroago ta yago baya kori eztaukigu guauren eskutik, gauzak xiten dra bear den gisa.
Eztakit zer yago erran baizik goraintzi gure bien partetik xure emazteandako ta kemen baratzen da xure adiskide ezpaita zietaz atzeten ta baita.
Xure kartak arten tugu kemen egoerdikoan ta bigarrena eldu zen egun berean, goizian eskribitrik eta firmatrik naukien kau ta nola berriak berak baitra egortzen dut karta beran.
Galdegiten xu zer klaseko zren artzayak: Maxterra [...], artzayak [...] eta artxamutila [...] abar eztakit zer den: kemen diaitzen tugu abar [...].
Galdegiten xu ere zomat irabazten zien: ene Aita zenak eta bere adineko mutilek irabazten emen zien ogey ta amasey duro urtean, ta axuri artxo bat ta txatar pare bat eta abarka pare bat.
Zer soldata andia irur duro ilabetian! Ni ez niz egon artzay berzendako baya egon niz lan egiten mutil eginik nengolarik eta irabazten nuen amalaur sueldo, baitra irur pezta ta erdi egunian eta kostua.
Ezta orduan eta oray berdin irabazten ta oraño orayko jendeak eztaude kontent nik eztakit zer nay dien.
Berze zomait gauza balimada eztakixula nola den erdaraz galdegin daztaxu eta erranen dauxut bereala.
Zoilo.

15

Donosti'n 1969'ko mayatzaren 7'gn.
Moso Bezunartea Zoilo jaunari.
Otsagi'n.
Ene adiskide maitea:
Konekin egortzen tut xure kontuak makiñaz eskribitrik eta erran bear dut ongi eta eder drela. Nik ongi izaguntu tut Dositeo Otsoa eta Jazinto bizargorri zena.
Kontu korietan eseri dut raya bat eztakidan eleen pean.
Fan den igandian teatroan egon nintzan ene emaztearekin Uskalerri'ko dantzak ikusten. Bazen guzietariko Bizkay'tik asi Uztarrotze'artio. Otsagi'ko dantzak anitz ongi egin ztien baita Uztarrotze'ko txuntxuna.
Dantzari taldeko burua da Iruña'ko gazte bat izenez Urbelz. Anitz aldiz egon da Otsagi'n kango dantzariekin ikasten. Bein Otsagi'tik Izaba'la faten nintzalarik bilatu nuen Itzaltzu'ko ugalde aldean, kanpañako tienda batean. Gañala euri egiten zuen eta Izaba'la erman nuen. Bere taldeak "Argia" izena du.
Egun koetan kemengo denbrara gaizki dago. Goizean ona, artzaldean gaixto, eztakigu noiz xinen da Bedatzia.
Anitz kontent nago, xure uskara ikasi baidut. Gezurra irudi, Erronkari eta Zaraitzu kain xunto izanik eta kainbat diferentziak dren bien artean. Emaro emaro sartu niz Zaraitzu'ko uskararen barnean eta gustatzen zaida. Badakit barra eginen xula ene zaraitzuar uskara leiturik.
Zer klaseko zren artzayak galdegiten nuelarik xakin nay nuen: masterrak, artzayak, repatanes eta abar! Baita ere zenbat irabazten zien eguneko, ilabeteko... eta nola egiten zen saldo bat egiteko ardi batekin asitzen...
Goraintzi anitz xure emazteari gure partetik eta badakizu nun baratzen da xure adiskidea baita
Estornes Jose

14

Donostin, 1969'ko aprilaren 29,gn.
Moso Zoilo jaunari.
Otsagi'n.
Ene adiskide maitea:
Xure azken kartara eta artzayen bizimoduen ixtoriak artu tut. Anitz ongi daude guziak. Badakixun bezala, Dositeo jauna oraynik bizi da Iruña'n. Jazinto, bere masterra, il zen. Nik anitz ongi izaguntu nituen biak. Denbra koriek igare dra betiko. Oray ez dra erriko artzayrik. Guziak dra kanpoko.
Egorri nuen ele-pillo (ele-tegi) korrek eztu presarik egiteko. Ezta libruan sartzeko. Egin xaxu nay zunean.
Badakit eztala kain aixa. Nayago dut ixtoriak artzea.
Entzun dudanez artzay berria asi zela ardi bat edo batzukin eta denbraz bere saldo egiten xuela. Kontaz yago xakin nay noke.
Izaguntzen xu almadiero uskaldun bat Otsagi'n? Xakin nay noke nola zen almadieroen bizia baya uskaraz errana. Bere izena banu...
Mertzedez, egin xaxu uskaraz xure kartara. Inportzantzi andiko da Zaraitsu'ko uskara ikasteko.
Eztakit zer yago erran. Goraintziak kango adiskideer era bereziki zure emazteari gure partetik.
Xure adiskidea
Estornes José

12

Otsagin 1969-ko Aprilaren 16,gn.
Estornés Joseba jaunari. Donostin.
Ene adiskide ona: Zure 3 garreneko kartara eta gero ikasgayak eldu zren. Eta orain egortzen zaiztuzu oarrak eginik.
Zoilok eztaki nola egiten da gaztara eta nay dut bilatu norbait baya oraño ez da agertu ior. Nik uste dut erdenen dutala.
Espalderoa eta delanteroa ez daki iork nola da euskaraz. Espalda erraten die erraya, baya santzi kuek ez daki iork ere.
Eta kapela erez.
Egun ez dut berze berriak errateko.
Beti zure adiskide baratzen da
Kanbra'tar Koldobika

10

Otsagi 1969'ko matsoaren 23.gn.
Estornés Lasa José Jaunari.
Ene adiskide ona:
Xure azken kartara eldu zen eta eztakit nola igare dren amalaur egun guart eman bage eta xuri eskribitu bage baya korrengatik etzaxula pentsa xurez atze nizala eta bear balimadugu segitu adiskide izanez, uste dut bear dugula noizian beinka zomait karta eskribitu batak berziari.
Atzoko Nafarro'ko Diarioan, leitu nuen nola orzilarian Iruña'n País'eko Adixkidiek festa bat egin ziniela xu xintxala Presidentea eta anitz ongi iduritzen zaida xu izan txela manazalea gauza koyendako bilatzen tie balio dien gizonak.
Xakin dut ere egon xintzala Paris'en.
Ni gazte nintzalarik faten nintzan uda oro artzay Ori'ra eta ardura ele egiten nuen Frantzia'ko artzayekin eta enetako aizago zen ayen uskara ezik Gipuzkoakoa.
Eztakit zer yago erran baizik goraintzi gure bien partetik xure emazteandako eta kemen baratzen da xure adiskidea baita.
Zoilo Moso

8

Otsagi 1969'ko martsoan 2,gn.
Estornés Lasa José Jaunari.
Ene adiskide ona:
Rezibitu nuen xure kartara eta berian ikusten dut eldu zrela xure eskuetra ene papelak ele batzurekin eta bizpur refrane eta kontu edo istorieta bat. Fite egorriren tut berze bi kontu baya etxitela lotsa ustez oragunekoa bezain luze izanen drela: ezta kala, biak dra anitzekin llaburrago.
Uste dut lemezikoa kain luze izatiari libroan leku anitz arrepatren duela eta eztakit kori xuri ongi zinen zaixunez.
Nik gauzak egiten tut borondate onarekin eta ez nuke nay faltatu eta ez sobratu, ene deseyua ezta kori baizik gauzen egitea al guzia ongi nay baitut libroa elki daiden bear dena bezala.
Oray berze pixka bat erdaraz eskribitren dut uste baitut obeki erranen tutan gauzak. [...].
Zoilo Moso

7

Donostian, 1969'ko otsailaren 24,gn.
Moso Bezunartea, Zoilo Jaunari.
Otsagin.
Ene adiskide ona:
Zure kartara eta bizpur papera artu tut egun. Eskarrik anitz. Barberiako kontua anitz ongi dago, anitz ongi eskribitrik eta refranak ere bay. Ortografía berria anitz ongi erabilten zuk. Gure lana antzina faten da.
Kortes Izal jaunak nay du uda kontan libroa egin. Baita ere abari bat Otsagi'n egin Otsagi'ko uskaldunen artean.
Badut duda bat: Nola erraten da, euskara ala uskara?
Bear egorriren dut lan berria zuk ikusteko.
Bitartean, goraintzi anitz zure emazteari.
Zure adiskidea baita
Estornés Lasa, José

6

Otsagi 21-2-69.
Estornes Joseba jaunari.
Donosti.
Ene adiskide ona: Atzo eldu zen zure idaztia eta ikusirik zer erraiten den, berze papeletan egortzen dut oarrak eginik ene gisala.
Egortzen tut ere Modismoak, Zoilok eginik,
Gore Zoilok ikasi du uskaraz eskribitzen ongi.
Badugu lagun bat onik, lan konendako. Ikusiren xu, ba jinesten dut, ta baa jinesten dut.
Zoilok erraten du zomait aldiz erraten dela "a" bat luze.
Agur bat, zure adiskidea
Luis Cambra

5

[...]. Lemizikorik erran bear dauxutana da nola kartek ezpaitie deuse ikustekorik libroarekin nik erranen dauzkitxut gauzak "xuxka" ezpaitut kausitzen erratea "zuzka" ezpainintzan usatu.
Oray erran bear dauxut badutala alke pixka bat xuri eskribitzako, ikusten xu badutala ortografia falta anitz baya erran bear dauxut amabi urteak bete gabe erman nintzaela Lerin'eko erriala artzamutiltako ene Aita zena guauren ardiekin kan baitzegon eta geroztik eztutala eskolarik ikusi baizik kanpoko aldetik.
Ene gaztezutuan ardiek, beyek eta lanek ermaten zien eskola beño atenzione yago eta korrengatik da oray nik eta ene adineko jende anitzek ezpaitakigu deusere.
Eztakit zer yago erran baizik goraintzi gure bien partetik xure emazteari eta kemen baratzen da xure adixkidea baita.
Zoilo Moso

3

Otsagi 1969'ko otsailaren 10,gn.
Estornés Lasa José Jaunari.
Ene adiskide ona:
Fan den larunbatian recibitu nuen zure kartara eta geroztik daukit ene barnean pena andi bat uste baitut ene falta batengatik gure uskararen gauzak makurtu drela.
Lemezikorik bear dauzut konsatu bekatu bat ene idurian aski andi baita: oraingunian ene sukaldean papel kurak eman nituelarik atze zaidan erratea zomait ele edo ele anitz etzaudela eskribitrik erraten tugula bezala, nik ezpainekien bear zena bezala eskribitzen ezpaitut egundaño eskribitu eta ez leitu ere uskaraz eta nik uste dut kor erori nizala.
Nola erraten baizu 40 ele eztaudela dikzionaruetan izan daizke gaizki eserirk daudela eta gauzara kala agitu bada eskatzen dauzut Jaungoikoaz perdona daztazula kalako falta andiaz: zer alke nadia enetako fan malimadra Akademiala 40 ele gaizki eseririk eta euretako lan bear beño yago guziak ene obenagatik. Eni xin zaida pensamenduala 40 eleak Akademiala egorririk ere, zuk ere iduki dauzkizula eta kala balimada nik nay nuke kona egor dazaizkuzun eta kemen nik eleak erranen tut drena bezala, kori baitakit ongi eta nik erranez berzala Kanbrak eskribitren tu eta ixtante batez konpon dauzkegu eta gero egorriren dauzkizugu zuri eta ya orduan dikzionaruetan agertzen drenez eta ezpalimadaude orduan erran daukegu ele berriak drela.
1. Oray bizpur ele erderaz uste baitut obeki erranen dutala. [...].
2. Nik eztakit ya zer yago erran eta obenena izanen da buka zatan karta kau len beño len berzala agitren zaida zomatenaz eta yago eskribi zatan falten montoa andiago izanen dela.
Eman goraintzi anitz zure emazteari gure bien partetik eta kemen baduzie adiskidea baita.
Zoilo Moso

2

1969'ko Otsaillaren 10 egunean.
Estornes Joseba Jaunari. Donosti.
Ene adiskidea: Atzo igande artsaldean egon nintzan Zoilo-rekin, biok ikusten, zuen eskritoak.
Baya Zoilok du preokupazion bat. [...].
Goraintziak Zoilotik eta eneak ere eta urran artio.
Luis Cambra
Ni xiten den igandian ez niz izango Otsagin, badut eztey bat sendian.

1

[...]. Gogoz egiten dugu lan kau, biotzetik elkitzen da. [...].
Luis Cambra

REFRANEAK.

1.- Zarrago eta bearrago.
2.- Urrunago eta gezurrak andiago.
3.- Abendu zuri, ez ardi ta ez axuri.
4.- Asto txikina, beti pollino.
5.- Eriberatx il gogor.
6.- Aza-urte, kaka urte.
7.- Pardix zanga latz, ginzurrun gorri, gibel beratx.
8.- Ay jauna! Arroltzeak laurna!
9.- Denean bonbon, eztenean egon.
10.- Maria Anton, kor konpon!
11.- Ez ikasi ta ez naytu.
12.- Aetza bere tentuari.
13.- Ezin ebil eta ezin bara.
14.- Urrutx-urte, elur urte.
15.- Begia tripara beño andiago.
16.- Maipetik txustu.
17.- Alkar iduriek, alkar bila.
18.- Elurra melurra banikan ire beldurra.
19.- Bakotxa bere airiaz eta astua bere tentuari.
20.- Marxuan lañua narastion, aprila elurra karastion.
21.- Txardina xan, txardina lan.
22.- Bakotxa beretako eta Jangoikoak guzientako.
23.- Yaurek bil yaurek xan.
24.- Emaztea fin izatako ezpañak me bear tu izan.
25.- Artalan etxen xan eta kanpo lan.
26.- Anton Pirulero astoan gañan uzkia bero.
27.- Ori'ko txoria, Ori'ra baratra.
28.- Astelenan buruandi.
29.- Otsailla firilli-faralla, martxua birrinbi-barranba.
30.- Xanago ta nayago.
31.- Ase ta lo.
32.- Gatua uzkiz suari, beldurra denbra gaxtoari.
33.- Otsagiarra mandulero, zaldian gañan kaballero.
34.- Ubaz aita makilaz maita.
35.- Nay drenak array, busti zala ipurdia.
36.- Gatuan umea aztaparkari.

Mintzoera berexiak [6]

101. Iturria agortu da.
102. Zer denbra idorra.
103. Garia zoritrik dago, fan gaitezke egitatzra.
104. Arrapatu zuen eseririk.
105. Unak xan dazkoye.
106. Eztaila gaingia eltxanoa.
107. Guziek itzalara.
108. Berantertsirik gaude.
109. Kori til til til dago.
110. Egunoro faten niz eskolala.
111. To borz duro ta fan adi abadejo erostra.
112. Fan adi iturriala ta eraugi zak botexa bat ur.
113. Kori okerra da.
114. Antxu elki da.
115. a) Oraño ezta xin ama. b) Oranik ezta xin ama.
116. Ordek noiz xinen dren.
117. Fan adi txakurran ipurdiala.
118. Anitz urtez eta osasunareki allega ztela xuaren sanduan eguniala.
119. Pipitaki mimitaki nik badakit gauza bat: Fortiñon Landan gazta bat: Ilaskia.

Mintzoera berexiak [5]

81. Bein adiskide bati eskatu nazkon faborez eun duro eta ukatu zazkan.
82. Biar artsean zortzietan bada meza.
83. Guztiek ilunbiara.
84. Eztigu ikusi ardiak.
86. Erdollatrik dago.
87. Bakeak egin tie.
88. Agotza beño arinago.
89. Ezpalimaiz elkitzen baratze kortarik orain berian xoren dabat tokatu bat oritren ba aiz xore bizi guzian.
90. Eseri tut arrimainguak ugaldea igartzeko.
91. Ik batuk udareak xore semeandako.
92. Kanbra arraitzari ona da.
93. Aldi batez xamariak txaskatu zuen xakoa ardoz beterik eta zapartatu zuen.
94. Zomat ardi fanen dra guti gora bera saldo kortan?
95. Pipiek erropara pikatu dio.
96. Urtabetero eseri da zerbitzaten.
97. Egun euri egin berri sasona gaxto xeruan ereiteke.
98. Sartu dugu rexaboa korlean.
99. Zomait ardi badago ezkabiaz beterik.
100. Arropara txukatu da.

Mintzoera berexiak [4]

61. Non dago gizona? Fan da egur egitra.
62. Erbi bat ikusi dut.
63. Egun gore ollarra ero edo zer zegon ote; kantatu baitu iruretan baya nik buelta erdi bat eman dut ezpaitut xaikitzeko tenorea bedratziak artio.
64. Sarri erranen die eztitiela ikusi.
65. Bear du eldu ixtante batetik berziala.
66. Gure denbrara beti euriari zurrustaka ta alorretako lanak egin bage; urte gaxtoa presentatzen da.
67. Bazkariak gaitz egin dada.
68. Desaire bat eman du.
69. Auntza ilortu da.
70. Aurriderik zarrena.
71. Ikusi dut egordikoan.
72. Ni nore etxean nago.
73. Bilgorra zopak xaten zren bexkotik.
74. Xaiki adi ta mirigin zak izarrer ya tenorea denez.
75. Meza entzun dut.
76. Laureko bat. Zortziko bat. Sueldo bat. Duro erdi bat. Amalau sueldo. Bi errial. Gangaria. Graitzua. Almutea.
77. Purrustu da.
78. Elurrari dinbi danba.
79. Abrats koskortrik dago.
80. Meza sonatu du eta oraño aldatu bage nago.

Mintzoera berexiak [3]

41. Arextean kor zegon beorra eta ya ezta ageri; fan da, bay, gargoro lapurdira.
42. Beti ebiltzen da ene atzean.
43. Argi zabaldrik.
44. Egon emen zen.
45. As eta buka.
46. Bulkonda bat eman.
47. Izarki dut sua (su-a).
48. Ateri dago.
49. Eltxanoari agunara gendu.
50. Ama, ogia asten xuelarik edaxu niri muzturkoa.
51. Soixu gaizki egonen zenez, atzo gabaz il delarik.
52. Gaur otz egiten du.
53. Egon niz mezatik landa.
54. Nay dugu saldu bagadoya ta izan tugu bi erostun baya diru guti eskintzen die.
55. Mutiko korrek xotin badu.
56. Tenoria igare zaida.
57. Diabru kaka mokordoa! Demonio kakentzia! Mutur zikiña! Barraizongarria! Alkaizongarria!
58. Aurriderik gaztena.
59. Doy doya eldu niz.
60. Doy doya kausitu dut etxera.

Mintzoera berexiak [2]

21. Aur koyek beti daukie ogi exportara mokorrez beterik.
22. Kori meinku dago.
23. Xagutu die lixubara.
24. Araxtean igaro da kemendik basatxerri bat titiak tilingaka ztuela.
25. Kau beti bezala dago.
26. Konsatzen egon niz.
27. Bozik ekusi nintzan elki nintzalarik gende kuen artetik.
28. Egun moztu daztegu buztanak axuri artxoer.
29. Arikoer etzazte mozten.
30. Guziek laisterkan.
31. Sosten dago.
32. Xan tut bi sagar gordinik.
33. Xan tugu bizpur ziza gordinik.
34. Diruak xokatu tu.
35. Guziok aterbian.
36. Guart eman nintzan.
37. Trifona gendu dut.
38. Ezta eltzen eta arraguraz gaude.
39. Altzinaldia erman daukie.
40. Bear dugu pusatu.

Mintzoera berexiak [1]

1. Guziek berokiala.
2. Guziok berokian.
3. Guziok gurtrik.
4. Txakur txiki bat ito da.
5. Jende gaztea bear da eutzi fan trela giza beren.
6. Alkate jauna (xauna).
7. Barda berant etzin gintzan.
8. Barda zer ongi abaldu ginuen!
9. Ardi purruxka bat.
10. Trebe balimaiz xo dazok ik.
11. Ongi izatra biar, bear ginoke fan Ilunberrira.
12. Mozkortu da.
13. Txerrendako bezkotara egos.
14. Egun zukua geza dago.
15. Ikusi tut bi gizon errekaltzarekin.
16. Bilatu dut ogi bat ordañaz.
17. Ogia urdindrik dago.
18. Santzi dut atorra berria.
19. Eizera fan dra.
20. Xauren baitan yagua. Xore baitan yagua.

Azienda señaleak

Ardier, beyer ta beorrer egiten zaye bigarrietan señalea ñablarekin ta azienda dien guziek badie bakotxak ber señalea ta ezta bein ere agitu bi etxeak egin zaela señalea berdin. Ta erraten da; kalako etxekoen señalea da: llallategi giblean ta ozke altzinian eskuyeko bigarrian: ta punta motx ta arralla eskerrekoan edo berdin berze aldeala.


Koplak

Ni faten niz alorriala
txula pixka bateki,
eta ene emazteak etxe barnean
zer xaten duen eztakit.

Errege'en eguna

Izotzilan seygarren eguna Errege'en eguna da.

Dominisandorio eguna

Dominisandorio eguna xey andia da. Len Aste Sandu guzia bixilia zen. Astelen oro ermaten die Arimen Meza. Komekadorara eman die. Ileskilak sonatzen daude.

Anduña ugaldea

Otsagi'ko erriaren erditik igaretzen da Anduña'ko ugaldea eta erriaren gibletik Zatoya'ko ugaldea eta biak xuntatzen dra San Martin'eko zubi pean eta bien artian formatzen die diaitzen den Zaraitzu'ko ugaldea.

Juan Nabarron Zubia

Otsagia oraño konserbatzen die denbrazko gauza onetarik bat baita arrizko zubia eta diaitzen baita Juan Navarron zubia.

Botikarioaren iturria

Otsagi'n badago iturri bat diaitzen baita botikarioaren iturria.

Elioba bat

Zoilo Mosok badu elioba bat. Diaitzen dena Franzisko Jose eta len abenduan emertzigarren egunian, 1965, bete zuen urte bat, eta erraten du Zoilok: Jaungoikoak osasuna ematen balimadako nay dukela irakusi uskaraz xardokitzen.

Muskilda'ko dantzariak

Otsagi'n batie zortzi danzari eta Boboa Amaberjina Muskilda'koaren eta erri guziaren onratzeko Amaberjina Urriko festetan, eta danzari koyen arropean guardatzeko eta denbra berian Muskilda'ko kontuen ermateko, Ayuntamentuak urteoro bilatzen du Mayordomo bat eta kanbiatzen da Santa Luzia egunian eta xazkoa zen Luis Kanbra eta aurtengoa da Pedro Juan Zoko.

Bizpur zagi eskuta

Ya emanen daztatxunez bizpur zagi eskuta txerri biztakoandako.

Ausokatzen zegon

Barda ogatzeala fan gintzalarik ausokatzen zegon.

Zaraitzu'ko uskarara

Nik uste dut Zaraitzu'ko uskarara izanen dela guzietarik pollitena.

Eultzi egin

Biar nay ginuen eultzi egin ta laisterkaitu dut erri guzia ta eztut al izan abrerik bilatu: kala eblitzekoz eztu merezi gari eritea.

Itzaur ebastra

Igande oro ta besperetarik landa faten zren mutikoak itzaur ebastra.

Artzayaldian

Biar, bear dut fan Ori'ra artzayaldian egitra ta bear tut igare amabi egun baititugu berreun ta berrogey ardi.

Erribera'n

Aldi batez Erribera'n artxamutil batek, ustekabekorik, ardi bati gidall bat autsi zakon ta maxterra arekin baitzegon gaizki erran zakon ta artxamutil gaxoa nearrak egin ztuen.

Biar moxgua

-Ale, guazen guzioak lo egitra bear moxgua baitugu ta biar baitugu goiztartu.

Ez niz oritu kontatzra

Egun, ardiak elki tutalarik korletik, ez niz oritu kontatzra.

Muskilda'ko ekialdean

Oray duela bizpur urte zegolarik neskato bat Muskilda'ko ekialdean beyen alatzen ta mendia kain aldapa nola baita eta lurra beratx baitzegon tzirristatu zen bey bat ta erori ta sauntsi zen buruzkaindika botxea igare artio ta kan finikitu zen.

Txerri osazalea

Txerri osazalea ebiltzen da karriketarik txulubitan sonatzen.

Oron bata zela

Aldi batez fan zen mutil bat bere erritik berze bateala bide bat gaindi oñez eta eldu zelarik erri kartra eta sartzen zen denbra berean elizako erlojoan eman tzien bi oronak. Eta bazegon mutiko bat eta galdegin zakon ya zer ordu zen eta karek respondatu zakon oron zela. Eta mutilak erran zakon baya seguru yagoa. Bay gizona bay kain kasualki aitu diat nola eman duen bi aldiz bata berzean atzean.

Exut al izan bildu baizik zuku txorta kau

Aldi batez bedratzi urtetako mutiko bat egorri zuen bere amak, egordikoan eskolatik landa, Ollartzegiala bazkarian ermatra bere aitari kan baitzegon aitzurtzen. Eta denbra anitz berandu bage itzuli zen mutikoa etxera nearrez eta bere amak galdegin zakon zer agitu zayon eta mutikoak respondatu zuen:
-Erori niz bidean eta bazkari guzia ixuri zaida.
Eta orduan bere amak erran zakon:
-Eta eztuka al izan bildu deuse?
-Bay, soixu etxut al izan bildu baizik zuku txorta kau. Aragi puzkak eztitxut al izan bildu.
-Gezurra, aragi puzkak seguruago xan ztuela!

Nik uste nuen txukatzeko zen

Gizon batez pentsatu zuen bere buruari bizian gentzea eta kala egin zuen. Lemizikorik egotzi zen uriala eta elki zen baya bigarren aldiz egotzi zen eta berriz elki zen eta orduan arbole batean besaka batetarik kuerda batet tilingatu zen eta kan ito zen. Eta gizon gaxoan andanza guziak ikusi ztuen zito batek eta gizona il ondoan erriko juezak deitu zuen zitoa deklaratzeko nola agitu zen gauzara eta zitoak erran zakon gauzara ikusi zuena bezala. Eta orduan juezak erran zakon:
-Xuk ikusi baitxinuen gizon karen andantza guziak nola etxinuen egin zerbait gizona etzadien il?
-Soixu juez xauna nola uriala egotzi baitzen eta elki zen eta bigarren aldiz egotzi zen eta berriz elki zen, orduan arbole baten besaka batetarik kuerda batekin tilingatu zelarik, nik uste nuen txukatzeko zen!

Kori eztaike izan

Bein xuntatu zren Frantzia'ko ta España'ko mugan bi artzay. Bata zen Otsagi'ko eta berzea Frantzia'ko eta asi zren erraten oray adelanto anitz bazela eta otsagiarrak bereala erran zuen España'koak andiago zrela eta autxak respondatu zuen ezetz Frantzia faten zela España'n altzinetik eta orduan otsagiarrak erran zakon:
-Zer adelantu zie bada Frantzia'n?
Eta autxak respondatu zuen:
-Soixu, Frantzian berze gauza anitzen artean badugu makina bat txerria bizirik sarten baitugu eta mondongoa eginik elkitzen baita.
Eta erran zakon otsagiarrak:
-A! baya kori da guzia?
Eta respondatu zuen autxak:
-Guti iduritzen bazaixu?
Erraten du otsagiarrak:
-Españan badugu makina bera baya badu sekreto andi bat, Frantzia'koak beño yago. Españan sartzen dugu txerria bizirik eta elkitzen da mondongoa eginik, eta txeskatxen da eta ezpalimadago onik itzultzen da makinala eta elkiten da txerria bizirik.
Autxak:
-Oy! kori eztaike izan, kori eztaike izan!
Otsagiarrak:
-Kori eztaikela izan, Frantzian ez baya Españan bay kala da.

Zamari zuku

Ori puntara beño apalago badago portillo bat ta iparran berokiari biltzen da Ori'ko ausorik andiena ta zomait urtez irauten du garilan azkenialartio ta beroarekin elurra urten delarik saunsten da ur txurrusta bat aski andi ta artzayek kan edaten ginuen ur ta egun batez elurra gen bukatu zelarik agertu zen lurrian zamari bat ilik ta ongi txapakatrik negu ta bedatz guzia elur pean igarerik.
Kura seguruago abenduetan kan arrepatu zuen denbra gaxtoak ta berokiala sartu zen ta elur ausoa bere inguru bildu zen ta kan finitu zen, baya artzayak egon gintzan bi ilabete ur edaten zamari zukuz nasirik ta zer goxo zen ur kura ta orduan xa etzaukien gaitz egin iori.

Zer gauza pollita

Oray urtean xey egun batez igan zen gizon bat bordala berze lanik gabe olloen guardatzra ta bordala eldu bezain fite atea idiki zaben elkiztren kanpo ta arek askaria egin zuen ta askaldu zuen borda barnean, ta gero bordan berokiari leitu zuen periodikoa puntaz punta, ta egordikoan asi zen olloen kontatzen ta irur falta zren. Asi zren beriala deitzen baya oraño eztra agertu: gizonak deus guart eman gabe axariak irur olloak eman zazkon.
Zer gauza pollita agitu zayon gizon kari ta zer berri ona eman bide zakon etxera sauntsi ta bere emazteari erran zakolarik irur ollo falta zrela ta axariak erman zazkola!

Ez yut deitu, ez

Anitz aldiz agitzen dena bezala, egun batez senar emazte batzuk akartu zren eta ondorean bizpur gabez lo egin zien berexirik bakotxa kuarto batean, baya gau batez etzin zen senarra len eta gero fan zen emaztea ta xo zuen kuartoko atean:
-Kax, kax, kax.
Eta senarrak errespondatu zakon barnetik zer nay zuen eta emazteak erran zuen:
-Deitu nuka?
-Ez yut deitu, ez, baya nola ikusten baitut nay dunala xuntatu enekin, sar adi.
Emaztea botzik ikusi zen eta sartu zen kuartuala eta gero ogatzeala bere senarrangana eta kan bereala egin ztien bakeak.

Nago niaur solo

Gizon batek bazuen bere etxe ondoko korle batean amabi ollo eta ollarra eta gau batez ebatsi zazkoyen amabi olloak eta eutzi zien ollara solo, eta kari eseri zakoyen lepotik ari pixka batekin tilinton papel bat eta eskribitrik erraten zuen:
-Nago niaur solo goizeko oron bataz geroz.

Ogey ta amar errotazay

Itzaltzu erriko etxe batetik bi anaye ardiekin saunsten zrelarik korlizala Aragueko erri batetik igareten zrelarik emazte batek galdegin emen zuen bi aurridetarik zarrenari, nongo zren ta gizonak egia erran emen zuen Itzaltzu'ko zrela. Ta emaztiek nay baititie gauza guziak xakin, berriz galdegin emen zuen erria andi zenez ta gizonak respondatu emen zuen:
-Soixu andi izanen denez baititugu ogey ta amar errotazay.
Emazte karek kura aitu zuelarik arritrik baratu zen, baya nauski etzakon jinetsi ta ez konprenditu ere baya gizonak egiara erran zakon.
Itzaltzu'n bazren orduan ogey ta amar etxe ta bazien erriko errotara garia, garagarra, zalkea ta xerua ta kan eoten zien bakotxak beretako ta korrengatik baizren Itzaltzu'n kainbat errotazay nola etxe.

Kemen ezpaitako apez bat ere

Bein elki zren paseura automobillan senar emaztegay pare bat eta etxakin nola edo zer automobilla elki zen carreteratik eta eman zuen buruzkainki bat eta senargaya il zen ixtante kartan, eta andregaya gaizki baratu zen eta bizi izan zen zomait egunez baya azkenean il zen ura eta fan zen zeruala eta atean xo zuen eta elki zen San Pedro idikitzra eta erran zakon neskatoak:
-Nik zeruan sartzeko nay noke konsatu.
Eta San Pedrok respondatu zakon:
-Naybalimadun konsatu bear izanen dun itzuli lurreala, kemen ezpaitago apez bat ere.

Oro duenari ageri zayo

Urruneko denbra kartan, Gares'eko alkate batek etzuen baizik atorra bat eta Korpus Kristi egunean bear baitzuen fan meza nausiala eta gero prozisioan. Bere emazteak xagutu zakon atorrara eta txukatxeko edatu zuen erri bazterren malda batzuretan, eta fan zelarik atorran bila, bere senarra alda zadian, ikusi zuen etzegola kan atorrara, ebatsi zokoyen. Itzuli zen etxera pentsatzeko dena bezala anitz enfadatrik eta kala ikusi zuelarik bere senarrak erran zakon zer agitzen zayon eta respondatu zakon: -Oraño erraten duka agitzen zaidan, ire atorrara naukikan erri baztarrean malda batzuretan txukatxen eta ebatsi dadyek.
-Oro erman duenari eni beño falta yago eginen zakonan. ¿Eztuna bay koitan zomait tela zuri puzka?
-Bay, batiat.
-Elkizkin, ikusiren dun zer fite konpontzen dugun guzia.
Eseri zien lepoan tela zuri puzka bat orratxikin batzurez ongi aseguratrik eta iduri zren atorra ermaten zuela eta bragetatik berze tela zuri pixka bat eta denbra kartan gizonak kaparekin ebiltzen baitzren, kapara santzi eta fan zen erriko etxeala eta eldu zelarik kapara idiki zuen eta ministroa kan baitzegon atean bereala ikusi zakon bragetako txerrenga zuria eta ustez atorrara zen erran zakon:
-Alkate jauna, atorrara ageri zaixu.
Eta respondatu zuen: -Oro duenari ageri zayo.

Ni ezin nintzan

Bear dut kontatu uda batez Amaberjiña abuztuko gaba, nore adixkidekin guzia larrutu ginuen koitan eta fan gintzan bakotxa guauren etxetra argirik zegolarik. Eta guk egun kartan bear ginuen eultzi egin baya lenik bear nituen bi karga bal alorretik erauntsi eultzialako, konke nik ogatzea txaskatu gabe xeitako arropara gendu eta asteguntakoa santzi eta manduari bastara eta bal zamukak eseri eta fan nintzan balen bila. Bi biajeak erauntsi eta eultzia edatu ginuen. Gero fan gintzan etxera askaltra kala usaiten baitzen. Baya nik eznuen askaria txeste ez painuen goserik. Gero fan gintzan larrañala eta baginuen gure manduan laguntako kanpoko berze abre bat, baya gure mandua zen anitz eultzilari gaxto eta etzauken iork ere laister eginaraz baizik nik. Konke ni goiz guzian abren ebilten eta eserten banintzan indarraxean gañan lokarten nintzan eta erorten, konke goiz guzian oñez. Botzik ikusi nintzan eldu zelarik egordi. Berziak bazkalten eta ni ezin nintzan eta bazkal bukatu zielarik ene aita zenak deitu nintzan eta lo pixka bat egin bainuen, burua arrotu zen eta artsaldea obekixago igare nuen.
Kontu konek eginen tu xiten den Amaberjina abuztuko egunian berrogei ta zazpi urte eta nik bizi guzia igare dut lanan pean eta korren guziagatik eztakit zer ixil eta zaloy igare dren kainbat urte guart eman gabe.

Gure dirua diabruandako

Ene gaztezutuan izan ginuen Otsagi'n banko bat diaitzen baitzen Agrikolara eta egun on batez mankerrot egin zuen eta bankoa zegon etxean bazien tienda ere. Eta berri gaxtoa xakin, biramun goizian, fan emen zen aski goiztar emazte bat dirun elkitra. Bankoan etxeko gizona tiendan zegon eta emazte kura sartu zen, eta egun onak gizonari eman, gizonak galdegin zakon zer nay zuen, ustez tiendala faten zen zerbait erostra.
Emaztiak respondatu zakon: -Ez nixu ez tiendala xiten, diru elkitra xiten nixu.
Gizonak erran zakon: -Bay, diru elkitra baya bankoa ertsirik dioxu.
Emazteak: -Aurra! bankoa ertsirik dagola eta eztaukezia idiki edo zer! Gizonak: -Bay, baya mankerrot egin dixu.
Emazteak: -Ay, mila demonioa! kori gaxtoago xu baya diruak emanen al dauzkitxe arauz.
Gizonak: -Bay ezta aisa izanen emanen tiela guziak xa ez.
Emazteak: -Bay, bay, gure dirukoak norendako, diabruandako.

Gaur ogiak txut

Nay dut kontatu nik emezortzi urte nituelarik abuztuko ilabeteko gau batez zer agitu zaidan. Orzilaria zen eta fan nintzan Ponpoxon barberiala biloan moxtra eta denbra kartan ez ginuen Otsagi'n berze barberiarik eta korrengatik agitzen zen ardura baitzegon jendez beterik eta gau kartan ere bay eta kara berant faten zena berant elkiten zen eta baratu gintzan azkenak laur mutil. Irur erriko gintzan eta laugarrena errizkanpoko zen eta berdin erran zatan nor gintzan: Zezilio Laspalas bat, Roman Esarte bida, eta denbra kaitan bazien Luisak etxekoek mutil bat artzaytako Alzorrik'eko erritik baitzen eta Karlos diaitzen baitzen, kura irur eta ni. Eta laurer biloak moxtuta, bakotxa guaren etxetra fan biarrian fan gintzan Otxoaniala sauntzian baitago eta denbra kartan ematen baiztien kafeak eta kopak eta norbaitek nay balimazuen xan ere bay ematen zien. Eta orduko Otxoan etxalabara Juana diaitzen zen eta neskato eder eta ona zen eta guk erran ginakon nay ginuela zerbait xan ya emanen zaukienez eta responditu zaukien: -Bay, bay, emanen dauziet baya ixtante bat berandren du prestatzen dutanekoz. Eta guk erran ginakon -Eztu inport, xuk prestatzen xuen artian, guk bear dugu erri guzitik rondatu. Eta Karlos Alzorrizekoak baitzakien anitz ongi gitarren sonatzen eta kantatzen ere bay. Gitarrara artu eta sauntzi gintzan karrikala eta arrankatu gintzan karrikara gaindi guauren rondarekin eta igare gintzan Oxaban atetik, Dukean atetik, Nabarro Jabaten atetik, Xabalkoala gero. Ilintxetan karrikatik elki gintzan karreterala eta gero karreterara gora eta eldu gintzalarik Bornasen etxe pariala ikusi ginuen Urrutia'ko barridean Aretzren etxe gañetik ke anitz elkitzen zela eta orduan gu lotsatu gintzan eta erran ginuen: -Ayey, ama! Tenore kontan kainbat ke, etxe kori sutan dago eta orduan Romanek ugaldia laisterkan igare zuen eta Aretzren atiala eldu eta bi kazka andi indar guziarekin eman ztuen pikaportian eta orduko etxekoandrea Paskuala diaitzen baitzen eta bellirik baitzegon beriala legoala elki zen eta orduak Romanek erran zakon eztaukizia etxea sutan ote ke anitz elkitzen xu. Eta emaztiak responditu zakon: -Ez, ez, eztaukixugu etxea sutan, gaur ogiak txut eta orai labia biztu xut eta ke kori labetik elkitzen xu.
Eta Romanek aitu zuelarik kura berriz ugaldia laisterkan igare zuen guregana eta laurok xuntatu eta fan gintzan guauren rondarekin Otsoaniala eta ordukoz Juanak prestatu zauzkien magra batzuk anitz zabal eta aski lodi pimenton batzurekin anitz goxo zauden eta bizpurna ardo txorta edan gintzan bakotxak eta denbra kartan gaba kain fite nola igareten baita fan gintzan bakotxa guauren etxetra argiten zegolarik.
A Jauna! emezortzi urtetako kontuak. Zer denbra onak izan zren kurak! enetako baya igare zren eta eztra itzuliren, baya oraño botzik ikusten niz eta Jangoikoari eskerrak ematen tut kemen bainago kontatzeko.

Emaro xago

Oray duela bizpur urte goiz baten emazte bat fan zen auntzan ermatra auntzaldia biltzen zen lekuala. Ta itzulten zelarik xuntatu zen karrikan berze emazte bere iduri batekin ta baratu zren xardokitzen. Eta artsaldian auntzaldia itzuli zelarik menditk, oraño kan zauden biak, ta ikusi zelarik auntzaldia, erran zuen batak berzeari: -Ayey Ama! Kau alkea auntzak xiten tun, banian kemendik etxera. Berze egun batez xardokiren nagun emaro xago.

Artzaya eta Koletona

Kontu kau nik eznuen izaundu baya gizon zarrer aitu dut ta sinisten dut kala izanen dela.
Otsagi'n bada etxe bat diaitzen dena Koletona eta denbaz bazien erriko ardi saldo andienetarik bat eta bein Erribera'la saunsten zrelarik ardiekin gau batez baratu zren mendian ta gabaz seguruago. Artzayak lokartu zren ta txakur mastina ere bai. Ta otsoak ezpaitzuen logalerik ta anitz abil baitzen ixil ixila eldu zen ardi saldo andian bazterriala, eta bay emen zer artzay ezpaitzuen baizik ardi bat ta otsoak kausitu zuen karen arrepatzra ta erman zuen ta fundikatu zuen.
Gero sauntsi zelarik Koleton etxeko nausia korlizala ertzaroalako, masterrak erran zakon zer agitu zayen ta nausiak beriala erran emen zuen artzayari: -Señala zak ene ardietarik bat obenen iduritzen zaikana iretako. Ezpalitz ire ardia saldoan egon, enetarik bat bear zikan otsoak erman.
Eta artzayak kala egin zuen.

Dositeo Otxoaren txakurkoa

Nik amairur urte nituelarik ginaunden guauren ardiekin Lerin'eko korliza batean eta gure mugan bazuen Izaba'ko Dositeo Otxoa jaunak bere korliza propioa ta negu oro ertzaro denbrara igareten zuen ardi ta axuriekin eta artzayekin. Korlean baitzuen kuarto eder bat bere ogatze onarekin.
Urte kartan bigarren abenduko emeretzigarren egunian erori zen elur puzka andi bat ta artsalde batez agertu zaikun gure korliala mastin txakurko bat galdrik ta guk beriala pentsatu ginuen Dositeona izanen zela eta gau kartan xatra eman ginakon eta biramunian ene Aita zenak egorri nintzan txakurkoa besapean Dositeon korliala ta ikusi nintzalarik Dositeok tzakurkoarekin zerua idiki zayon gizon kari. Beriala diaitu zuen bere maxterra Jazinto, gizon andia ta anitz azkar ta bizargorria zen eta bien artian nik eztakit zomat festa egin zakoyen txakurkoari eta Natibitate altzineko egunak baitzren nik eztakit Dositeo jaunak zomat turron eta girlatxe eman zaztan.
Urak biak, kain Nausia nola maxterra, anitz kontent baratu zren beren txakurkoarekin eta ni ere, mutiko kontu, anitz kontent fan nintzan guauren korleala sakolak turronez eta girlatxez beterik.
Dositeo korlizara Lerin'eko mendian zen.

Erribera'n. Bilgorra Zopak. Baltsako ura

Nay dut erran Erribera'n artzay ebiltzen gintzalarik zer bizi gaxtoa egiten ginuen gaizki xanik eta gaizki lo eginik kabañetan. Korle guzietan bazen kabañara artzayendako.
Neguan xaten gintzan bilgorra zopak argitu gabe ta yagorik xan gabe faten gintzan mendiala saldoarekin ta egunazko ermaten ginuen ogi puzka bat mutxilan.
Bedatzean eguna anitz luzatzen zelarik ta bero egiten zuelarik ogia txukatzen zen anitz eta Erribera'n ezpaitago iturri bat ere baizik baltsa batzuk lurrian eginik eta euri anitz egiten duelarik betetzen dra urez ta korlizetako alorren lanzaleak faten zrelarik egordikoan aberen edaratra mando kurak sartzen zren baltsan erdialartio ta ur guzia bularten zien eta anitz aldiz ikusten ginuen nola pixa egiten zien baltsa barnean ta gero guk artsandean, egarri egiten balimaginuen, bearko ginuen baltsan auspeska eseri eta ur bularri kartarik edan mando pixaz nasirik ezpaitzen berzerik.

Erribera'la fateko bideak

Ardiek Erribera'la fateko batie irur bide baya yayuenak igaretzen dra bidatarik: Bata igaretzen da Agoitze'rik eta berzea Irunberri'rik ta nik eseriren tut erriak dakitana bezala ezpaitakit uskaraz nola diaitzen dren bizpur baizik.
Ezkaroz'eko menditik; Eaurta'ko menditik; Alkoatze'ko menditik; Arizkun'eko menditik; Zariketa'ko menditik; Rala'ko menditik; Agoitz'eko errian erditik; Ekay erritik; Billabeta erritik; Urroz Billa erritik; Iruate erritik; Irundain erritik; Aranguren menditik; Zolina erritik; Tajonar menditik; Noain erritik; Beriain eritik; Subiza erritik. Gero igaretzen ginuen Perdon'eko sierrara: kan ezta erririk. Gero lemiziko erria Muruzabal erritik; Obanos erritik; Puente la Reina erritik, Mendigorria erritik.
Ardi anitzendako kan bukatzen zen bidea baitaude urran Larraga, Artajona ta Lerin, eta irur erri kaitan bazen korliza anitz ta ardi anitzek kan igaretzen zien neguak.
Bigarren ardi bidea igaretzen da:
Ezkaroz'eko erritik; Orontze'ko erritik; Esparza'ko erritik; Ibizta'ko erritik; Itzalle'ko menditk; Adoain'eko menditik; Zabalza'ko menditk; Napal'eko menditk; Murillo Berroya'ko menditk; Irunberri'ko erritik; Oibarre'ko erritik; Kaseda'ko errian ondotik. Eta Kaseda igarerik puzka batian altzina ta konen mendian badago Ermita bat eta kan dagon Sandua da ene tokayo San Zoilo ta ermitan pareteak onkituz igaretzen dra bidea ta ardiak.
Ta altzinago Kaseda'ko mendian ere badao kaserío bat diaitzen baita Lasaga ta gero ya bidea sartzen da Nafarro'ko Bardean eta kandik faten dra anitz Arague aldeala. Ardien bide guziak diaitzen dra kañadara ta erdaraz berdin diaitzen tugu (la cañada). Erriak daude eseririk drena bezala goitirik gainbera.

Gaztak nola egiten zren. Tresnak nola diaitzen zren eta gaztaegileak nongo zren

Gazten egiteko lemizikorik ardiak saizten zren kotxuala ta kotxua betez bezala usten zien kobrezko bexkoala eta denbra berean eznea igaretzen zien etziten fan zikinak bezkoala. Gero saitz bukatu ta ermaten zien bexkoa txabolala edo bordala ta esertzen zien bezkoa su ondoan eznea epel zaiden. Gero gatxiagiara txatar busti pixka batean berazten zien ta gero lurrezko kaxola batean ezne txorta batekin nastekaten zien urtu artio ta gero egozten zien bezkoala ta emaro emaro asten zen eznea loditzen kuajatu artio, eta kura diaitzen zen gaztanbara. Ordukoz bexkoari onkituz esertzen zien xelte bat ta xeltean gañan zurezko ontzi bat espreski eginik gazten egiteko ta diaitzen xorxea ta konen gañan gaztaxala. Ta gero bi eskuekin emaro emaro berexten zien gaztanbara gaxuretik ta sartzen zien gaztaxala ta kan finki ertsa bi eskuekin berex zadien ongi gaxura eta erortzen zen xorxetik bexkoala, ta ertsatuz bezala noinzian beinka berotzen zien gaztara su ondoan, ta berriz xorxeala itzul ta ertza, ta kala bukatzen zen gaztan lana.
Eznea etzen beinguaz kuajatzen ta bigarren aldiz kuajatzen zena diaitzen zen zenbrona, eta konek etzuen berze lanik baizik bi eskuez bexkotik elki eta zakutuan sar ta zakutua itze batetarik tilinton eseri eta kan txukatzen zen.
Bi gauzak on kurak ezneari gendu ta oraño baratzen zen bexkoan ezne errestroak ta kura diaitzen zen gaxura ta ematen zien txerrier.
Gazta egileak nik entzun dut lemizikorik asi zrelarik egiten xin drela Frantzia'rik erakustra baya gero bakotxak bereak egiten ztuen.

Artzayak zer klaseko zren. Zer xaten ginuen

Gizonak ta zomait neskato ere faten zen ene gaztezutuan, Zaraitzu'ko bortuetan, ezpaitzren ardiak saizten, artzayen lana aisa zen, ardiak segi ta kaso egin, etzitela nas berzen saldoakin.
Faten gintzan artsetarik saldoarekin korleala ta axuriak emaro ta ongi irauski ta gu gose eta egarri anitzekin sartzen gintzan kabañan ta lemizikorik xaten ginuen txula bana ta zako gaxoa arrapatzen ginuelarik zer deseyurekin ipurdia ertsatzen ginakon egun guzian buruan ardao txestatu bage! Gero berantago xaten gintzan bilgorra zopak ta kura zen abaria. Gero etziten gintzan etzontzian longeinarekin tapatrik baya bigarren abenduan ta izotzilian gaba kain luze nola baita gabaz otzak belliarazten gintzan ta bear ginuen xaiki su egitra berotzeko ta beti kausitzen ginuen txutrik eta uzkiz suari ta gero uzkialdea berotu ta itzultzen gintzan altzin aldean berotzra. Igande oro faten gintzan erriala len mezan entzuntzra eta denbra berian astoarekin aste guziko errekaituak ermaten korleala. Ogi, ardo eta bilgorra. Urdakia etxerik egorten zaukien.
Kala ene gaztezutuko artzay gaxoen bizia eta giñala beti gaizki ikusirik gintzan.

Artzayen bestimentara

Ni beño anitzekin zarragoko gizonek ermaten zien errekaltzak eta euriandako aker larru bat erraitan diaitzen baitzen espalderoa. Eta ardi edo axuri andi larru bat barrenetik puzka batian ebakirik azpien ta bularran tapatzeko, ta diaitzen zen delanteroa. Bi larru koyen nonbreak eztra uskaraz baya eztoket xakin ion ere nola zren uskaraz. Gero leneko gizonek ermaten zien lepoan ingurateko etxen eginik oyalezko txamarta bat ta manga bat puntatik kuerda batez lotu ta barnean ermaten zien ogia ta txulara egunazko. Zangoetan abarkak eta txatarrak.

Artzay txakurrak

Oraiko artzay txakurrak diaitzen dra "txumis". Eta, denbaz, otsoen kontra emateko bazren txakur andiak ta diaitzen zren mastinak ta guziek ermaten zien lepoan xoraldi bat itze anitzekin ta puntak kanpoko aldeala ta diaitzen zren karranklak ta zren lepoan libratzeko otsoen presatik.

Ardiak eta akerrak. Tzintzerriak

Ardiak zren zuri eta klasea txurra. Ezkilak dra elizan meza sonatzen dienak. Ardiek eta akerrek ermaten tienak diaitzen tugu tzintzerriak. Akerrek ermaten tienak dra anitz andi eta badra irur klase: Kuartizoa, trukara ta kañona, eta berze batzuk txikin xago ermaten tien auntzek diaitzen dra metaleak. Baya erdaraz berdin diaitzen dra.
Ardien moxtea moxguara diaitzen dugu. Axuriak sortzen dra ertzaro denbran.
Akerrak zer klaseko dren: Badra bi klase, tzintzarri andiak lepoan ermaten tienak daude osatrik ta badra berze batzuk osatu bage baitra akertzantzak, auntzen azkatzeko.

Artzayen bizia

Nay dut responditu xuk azken kartan galdegiten xuen gauzak.
Ori'ko puntatik gainbera miriginez Frantzia'ko aldiala lotsagarri da gaxtoz, baya urruniala miriginez ikusten da mendi zati andia eta guzia ordoki eta anitz eder iduri du.
España'ko aldetik urraneko mendia obexago da eta ikusten da Irati'ko oyan andia Aezkoa'ko mugatik karabineroen txabola lartion eta urruniala ikusten dra Nafarro'ko Bardeak eta Erribera'ko berze anitz leku.
Ori'ko txabolen egiteko mirigiten ginuen non zegon belarra anitz usu eta kan aitzurrarekin zotalak egiten gintzan eta kurak zren txabolandako tellak. Txabola barnean eta lurrian esertzen ginuen zur puzka bat trabes eta kura zen eserisik egoteko eta altzineko aldeala leku pixka bat sukaldetako eta gibleko aldiala etzontzia lo egiteko eta bizkar zuretik esertzen gintzan kako batzuk eta kakoetarik tilinton bakotxak guaure alforjara aste guziko errekaituekin.
Xaten ginuen goizian bilgorra zopak eta egunazko ermaten ginuen ogi ta txula. Eta artsian berriz bilgorra zopa eta txula.

JARPEN

Orai dira urte bizpor "Erronkari'ko Uskara" liburuxkoa egin nuen Ibaxako mitil-neskatoer gore uskara irakasteko.
Mikel Urmeneta jeina Diputazionean zegon eta, ari eskerrak, moite duran liburuxko kori egin zen eta Izaba'ko ikasguetan orduko mitilek lein eleak uskaraz ikasi tey.
Orduan, ene ustean, bearrekoa zen gaiza berbera Saraitsuko Ibaxan egitea.
Kortarako uskaldun trebe ta xakintsu bat bear nion eta Otsagi'ko Kanbra eta Santxez'tar Koldobika adexkidearenganaino xoan nintzen. Konen bitartez Moso eta Bezunartea'tar Zoilo jauna izaguntu nion.
Ameka urtetatik aintzinara artzay izan zen, bere aitareki lanik. Gore adexkideak anitx onki izangutu zion Saraitsu'ko mendia ta baita ere Erriberara xoiteko bide luzeak. Udan Ori'ko aize eder eta mendi oridundu artean eta neguan Lerin'eko ordoki gogor eta urbagekoak. Kalarik, tempra korietako agituak buruturik bere begi zeru-dunduek dirdiratan zien.
Karta xoan eta karta xin "Saraitsu'ko Uskara" egin ginion. Orai artio argira emoin bage dago.
Baya, konen gainean, gaiza anitx biltu genition eta keki drezatu dur lan kau.

.."Ni fanen niz mundutik
Juangoikoak nai duelarik baya xuk
eskribitzen zuena munduan batren
da eta norbaitek leitren de eta
ikusiren die denbrazko gauza
onetarik bat"
Zoilo: 9'gn kartan.


BIBLIOGRAFIA:
ESTORNES LASA, José (1985) "Zoilo'ren Uzta. Zaraitzu'ko uskara". Fontes Linguae Vasconvm, XVII. urtea, 45. zba., urtarrila-ekaina. Iruña.