Zer gauza pollita

Oray urtean xey egun batez igan zen gizon bat bordala berze lanik gabe olloen guardatzra ta bordala eldu bezain fite atea idiki zaben elkiztren kanpo ta arek askaria egin zuen ta askaldu zuen borda barnean, ta gero bordan berokiari leitu zuen periodikoa puntaz punta, ta egordikoan asi zen olloen kontatzen ta irur falta zren. Asi zren beriala deitzen baya oraño eztra agertu: gizonak deus guart eman gabe axariak irur olloak eman zazkon.
Zer gauza pollita agitu zayon gizon kari ta zer berri ona eman bide zakon etxera sauntsi ta bere emazteari erran zakolarik irur ollo falta zrela ta axariak erman zazkola!