Zamari zuku

Ori puntara beño apalago badago portillo bat ta iparran berokiari biltzen da Ori'ko ausorik andiena ta zomait urtez irauten du garilan azkenialartio ta beroarekin elurra urten delarik saunsten da ur txurrusta bat aski andi ta artzayek kan edaten ginuen ur ta egun batez elurra gen bukatu zelarik agertu zen lurrian zamari bat ilik ta ongi txapakatrik negu ta bedatz guzia elur pean igarerik.
Kura seguruago abenduetan kan arrepatu zuen denbra gaxtoak ta berokiala sartu zen ta elur ausoa bere inguru bildu zen ta kan finitu zen, baya artzayak egon gintzan bi ilabete ur edaten zamari zukuz nasirik ta zer goxo zen ur kura ta orduan xa etzaukien gaitz egin iori.