Ez yut deitu, ez

Anitz aldiz agitzen dena bezala, egun batez senar emazte batzuk akartu zren eta ondorean bizpur gabez lo egin zien berexirik bakotxa kuarto batean, baya gau batez etzin zen senarra len eta gero fan zen emaztea ta xo zuen kuartoko atean:
-Kax, kax, kax.
Eta senarrak errespondatu zakon barnetik zer nay zuen eta emazteak erran zuen:
-Deitu nuka?
-Ez yut deitu, ez, baya nola ikusten baitut nay dunala xuntatu enekin, sar adi.
Emaztea botzik ikusi zen eta sartu zen kuartuala eta gero ogatzeala bere senarrangana eta kan bereala egin ztien bakeak.