Kori eztaike izan

Bein xuntatu zren Frantzia'ko ta España'ko mugan bi artzay. Bata zen Otsagi'ko eta berzea Frantzia'ko eta asi zren erraten oray adelanto anitz bazela eta otsagiarrak bereala erran zuen España'koak andiago zrela eta autxak respondatu zuen ezetz Frantzia faten zela España'n altzinetik eta orduan otsagiarrak erran zakon:
-Zer adelantu zie bada Frantzia'n?
Eta autxak respondatu zuen:
-Soixu, Frantzian berze gauza anitzen artean badugu makina bat txerria bizirik sarten baitugu eta mondongoa eginik elkitzen baita.
Eta erran zakon otsagiarrak:
-A! baya kori da guzia?
Eta respondatu zuen autxak:
-Guti iduritzen bazaixu?
Erraten du otsagiarrak:
-Españan badugu makina bera baya badu sekreto andi bat, Frantzia'koak beño yago. Españan sartzen dugu txerria bizirik eta elkitzen da mondongoa eginik, eta txeskatxen da eta ezpalimadago onik itzultzen da makinala eta elkiten da txerria bizirik.
Autxak:
-Oy! kori eztaike izan, kori eztaike izan!
Otsagiarrak:
-Kori eztaikela izan, Frantzian ez baya Españan bay kala da.