Nik uste nuen txukatzeko zen

Gizon batez pentsatu zuen bere buruari bizian gentzea eta kala egin zuen. Lemizikorik egotzi zen uriala eta elki zen baya bigarren aldiz egotzi zen eta berriz elki zen eta orduan arbole batean besaka batetarik kuerda batet tilingatu zen eta kan ito zen. Eta gizon gaxoan andanza guziak ikusi ztuen zito batek eta gizona il ondoan erriko juezak deitu zuen zitoa deklaratzeko nola agitu zen gauzara eta zitoak erran zakon gauzara ikusi zuena bezala. Eta orduan juezak erran zakon:
-Xuk ikusi baitxinuen gizon karen andantza guziak nola etxinuen egin zerbait gizona etzadien il?
-Soixu juez xauna nola uriala egotzi baitzen eta elki zen eta bigarren aldiz egotzi zen eta berriz elki zen, orduan arbole baten besaka batetarik kuerda batekin tilingatu zelarik, nik uste nuen txukatzeko zen!