Exut al izan bildu baizik zuku txorta kau

Aldi batez bedratzi urtetako mutiko bat egorri zuen bere amak, egordikoan eskolatik landa, Ollartzegiala bazkarian ermatra bere aitari kan baitzegon aitzurtzen. Eta denbra anitz berandu bage itzuli zen mutikoa etxera nearrez eta bere amak galdegin zakon zer agitu zayon eta mutikoak respondatu zuen:
-Erori niz bidean eta bazkari guzia ixuri zaida.
Eta orduan bere amak erran zakon:
-Eta eztuka al izan bildu deuse?
-Bay, soixu etxut al izan bildu baizik zuku txorta kau. Aragi puzkak eztitxut al izan bildu.
-Gezurra, aragi puzkak seguruago xan ztuela!