Azienda señaleak

Ardier, beyer ta beorrer egiten zaye bigarrietan señalea ñablarekin ta azienda dien guziek badie bakotxak ber señalea ta ezta bein ere agitu bi etxeak egin zaela señalea berdin. Ta erraten da; kalako etxekoen señalea da: llallategi giblean ta ozke altzinian eskuyeko bigarrian: ta punta motx ta arralla eskerrekoan edo berdin berze aldeala.