19

Otsagi, Garagarzaroan 16, gn 1969'ko.
Estornés Lasa, José Jaunari.
Donosti'n.
Ene adiskide maitia:
Mayatzan 29'garren egunian fan gintzan senar-emazteak Erriberala guauren alabarekin bizpur egun igaretra eta kan ginaudelarik eldu zen xure kartara Otsagi'ko karteroak egorririk, eta gero itzuli gintzalarik kona eraugi zaztan Kanbrak xure papelak makinaz eskribitrik erraten xuenetan noretako eta guardatzeko drela eta kala eginen dut.
Leitu tut papelak eta badago erdaran zomait gauza ezpaitaude kemen erraten tuguna bezala eta egortzen dauzkitxut ikus zkitxuen nola erraten tugun kemen.
Erriberan egotea ongi xin zaida buruan arrotzeko, baya berze aldetik asi zaida atzeten uskaraz eskribitzea.
Egortzen dauzkixut papelezko sey begarri, bakotxa bere señale partearekin, borz dra azken papeletan egorri nituenak eta seygarrena orduan atze zaidan esertzea baita (xoa).
Nik egin dutan lana enetako sobraxe gogor izan da nore adin andiagatik eta denbra berean ezpaitut osasuna bear dena bezala baya oray lana eginik kontent nago: Ni fanen niz mundutik Jaungoikoak nay duelarik baya xuk eskribitzen xuena munduan baratren da eta norbaitek leitren du eta ikusiren die denbrazko gauza onetarik bat.
Penara da gauza anitz galdu baitra eta berze anitz españoleatrik baitaude baya kala dra gauzak, arrepatu dugu uskarara aurki il zegolarik, baya erranen dugu españolean refrana dena bezala obeda berant ezik sekula.
Eztakit ya zer erran baizik goraintzi gure bien partetik xure emazteandako eta kemen baratzen da xure adiskidea baita.
Zoilo Moso.