Ogey ta amar errotazay

Itzaltzu erriko etxe batetik bi anaye ardiekin saunsten zrelarik korlizala Aragueko erri batetik igareten zrelarik emazte batek galdegin emen zuen bi aurridetarik zarrenari, nongo zren ta gizonak egia erran emen zuen Itzaltzu'ko zrela. Ta emaztiek nay baititie gauza guziak xakin, berriz galdegin emen zuen erria andi zenez ta gizonak respondatu emen zuen:
-Soixu andi izanen denez baititugu ogey ta amar errotazay.
Emazte karek kura aitu zuelarik arritrik baratu zen, baya nauski etzakon jinetsi ta ez konprenditu ere baya gizonak egiara erran zakon.
Itzaltzu'n bazren orduan ogey ta amar etxe ta bazien erriko errotara garia, garagarra, zalkea ta xerua ta kan eoten zien bakotxak beretako ta korrengatik baizren Itzaltzu'n kainbat errotazay nola etxe.