Gaur ogiak txut

Nay dut kontatu nik emezortzi urte nituelarik abuztuko ilabeteko gau batez zer agitu zaidan. Orzilaria zen eta fan nintzan Ponpoxon barberiala biloan moxtra eta denbra kartan ez ginuen Otsagi'n berze barberiarik eta korrengatik agitzen zen ardura baitzegon jendez beterik eta gau kartan ere bay eta kara berant faten zena berant elkiten zen eta baratu gintzan azkenak laur mutil. Irur erriko gintzan eta laugarrena errizkanpoko zen eta berdin erran zatan nor gintzan: Zezilio Laspalas bat, Roman Esarte bida, eta denbra kaitan bazien Luisak etxekoek mutil bat artzaytako Alzorrik'eko erritik baitzen eta Karlos diaitzen baitzen, kura irur eta ni. Eta laurer biloak moxtuta, bakotxa guaren etxetra fan biarrian fan gintzan Otxoaniala sauntzian baitago eta denbra kartan ematen baiztien kafeak eta kopak eta norbaitek nay balimazuen xan ere bay ematen zien. Eta orduko Otxoan etxalabara Juana diaitzen zen eta neskato eder eta ona zen eta guk erran ginakon nay ginuela zerbait xan ya emanen zaukienez eta responditu zaukien: -Bay, bay, emanen dauziet baya ixtante bat berandren du prestatzen dutanekoz. Eta guk erran ginakon -Eztu inport, xuk prestatzen xuen artian, guk bear dugu erri guzitik rondatu. Eta Karlos Alzorrizekoak baitzakien anitz ongi gitarren sonatzen eta kantatzen ere bay. Gitarrara artu eta sauntzi gintzan karrikala eta arrankatu gintzan karrikara gaindi guauren rondarekin eta igare gintzan Oxaban atetik, Dukean atetik, Nabarro Jabaten atetik, Xabalkoala gero. Ilintxetan karrikatik elki gintzan karreterala eta gero karreterara gora eta eldu gintzalarik Bornasen etxe pariala ikusi ginuen Urrutia'ko barridean Aretzren etxe gañetik ke anitz elkitzen zela eta orduan gu lotsatu gintzan eta erran ginuen: -Ayey, ama! Tenore kontan kainbat ke, etxe kori sutan dago eta orduan Romanek ugaldia laisterkan igare zuen eta Aretzren atiala eldu eta bi kazka andi indar guziarekin eman ztuen pikaportian eta orduko etxekoandrea Paskuala diaitzen baitzen eta bellirik baitzegon beriala legoala elki zen eta orduak Romanek erran zakon eztaukizia etxea sutan ote ke anitz elkitzen xu. Eta emaztiak responditu zakon: -Ez, ez, eztaukixugu etxea sutan, gaur ogiak txut eta orai labia biztu xut eta ke kori labetik elkitzen xu.
Eta Romanek aitu zuelarik kura berriz ugaldia laisterkan igare zuen guregana eta laurok xuntatu eta fan gintzan guauren rondarekin Otsoaniala eta ordukoz Juanak prestatu zauzkien magra batzuk anitz zabal eta aski lodi pimenton batzurekin anitz goxo zauden eta bizpurna ardo txorta edan gintzan bakotxak eta denbra kartan gaba kain fite nola igareten baita fan gintzan bakotxa guauren etxetra argiten zegolarik.
A Jauna! emezortzi urtetako kontuak. Zer denbra onak izan zren kurak! enetako baya igare zren eta eztra itzuliren, baya oraño botzik ikusten niz eta Jangoikoari eskerrak ematen tut kemen bainago kontatzeko.