JARPEN

Orai dira urte bizpor "Erronkari'ko Uskara" liburuxkoa egin nuen Ibaxako mitil-neskatoer gore uskara irakasteko.
Mikel Urmeneta jeina Diputazionean zegon eta, ari eskerrak, moite duran liburuxko kori egin zen eta Izaba'ko ikasguetan orduko mitilek lein eleak uskaraz ikasi tey.
Orduan, ene ustean, bearrekoa zen gaiza berbera Saraitsuko Ibaxan egitea.
Kortarako uskaldun trebe ta xakintsu bat bear nion eta Otsagi'ko Kanbra eta Santxez'tar Koldobika adexkidearenganaino xoan nintzen. Konen bitartez Moso eta Bezunartea'tar Zoilo jauna izaguntu nion.
Ameka urtetatik aintzinara artzay izan zen, bere aitareki lanik. Gore adexkideak anitx onki izangutu zion Saraitsu'ko mendia ta baita ere Erriberara xoiteko bide luzeak. Udan Ori'ko aize eder eta mendi oridundu artean eta neguan Lerin'eko ordoki gogor eta urbagekoak. Kalarik, tempra korietako agituak buruturik bere begi zeru-dunduek dirdiratan zien.
Karta xoan eta karta xin "Saraitsu'ko Uskara" egin ginion. Orai artio argira emoin bage dago.
Baya, konen gainean, gaiza anitx biltu genition eta keki drezatu dur lan kau.

.."Ni fanen niz mundutik
Juangoikoak nai duelarik baya xuk
eskribitzen zuena munduan batren
da eta norbaitek leitren de eta
ikusiren die denbrazko gauza
onetarik bat"
Zoilo: 9'gn kartan.


BIBLIOGRAFIA:
ESTORNES LASA, José (1985) "Zoilo'ren Uzta. Zaraitzu'ko uskara". Fontes Linguae Vasconvm, XVII. urtea, 45. zba., urtarrila-ekaina. Iruña.